José Ignacio Salazar y la onomástica orduñesa

Arruzabaleko Batzarrearen ordenantza idatzien V. mendeurrenaren karietara antolaturiko jardunaldiei buru eman zien José Ignacio Salazarrek. Ostiraleko arratsalde emankorrean, liburua aurkeztu, hitzaldia eman eta aspalditik hausnarrean zerabilen proiektu onomastiko interesgarria gauzatzen hasteko lehendabiziko harria jarri zuen gure orduñar prestuak. Dena ondo bidean, udagoienean aurkeztu du José Ignacio Salazarrek, Onomastika Elkartearen eskutik, inguru paregabe horretako corpus onomastikoa biltzea eta aztertzea xede izango duen ekimena.JISalazar SalazarLib2

El libro está disponible al precio de 20€ y los interesados en adquirir un ejemplar se pueden poner en contacto con nosotros a través de este enlace.

 

 

Este pasado viernes, 20 de mayo, José Ignacio Salazar cerraba los actos de celebración del V. centenario de las ordenanzas escritas de la Junta de Ruzábal a la vez que presentaba una edición muy actualizada de su libro La comunidad de aldeas de Orduña. La junta de Ruzábal. Se daba así broche a unas jornadas de las que ha sido principal impulsor el propio José Ignacio junto a Eli Gutérrez.

Nos instruyó nuestro buen amigo con una charla que conforma uno de los capítulos del libro. Otro capítulo recoge un estudio sobre la interesante toponimia de Ruzábal que por sí solo justificaba la presencia de miembros de Onomastica Elkartea en el acto. No fue así de anecdótico, sin embargo, el protagonismo de la onomástica en la jornada.

José Ignacio hace muchos años, tantos como los que hace que fue secretario general del ayuntamiento de Orduña, que empezó a interesarse por la onomástica orduñesa y a dedicarse a la recopilación de nombres de cara a un proyecto a futuro. Pero el futuro siempre se hace presente y ese proyecto sobre el que habíamos compartido más de un desideratum en numerosas ocasiones ya ha empezado a tomar cuerpo. Salud y astros mediante, en otoño nos presentara públicamente de mano de la Sociedad Vasca de Onomástica la iniciativa que contará con un equipo de entusiastas colaboradores.

 

Zizurkilgo toponimia bildu dute eta erabiltzeko proposamena egin

Hernandorena elkarteak ikerketa lana burutu du azken urteotan eta bailara historikoen toponimia bildu eta gaur egungo errealitatera moldatu ondoren, berau berreskuratzeko eta erabiltzeko proposamena luzatu du.

ZIZURKILGO_BAILARA_HISTORI_content

La asociación Hernandorena ha realizado la investigación los últimos años y ha recogido la toponimia de las barridas históricas y una vez adapatada a la realidad actual ha hecho una propuesta para su uso y recuperación.

Burutu proiektuaren berri zehatzagoa Tolosaldeko Ataria-n.

Zorionak, Usurbil.

Onomastika Elkarteko kideak Iruñea-Baiona jumelagean

Atzo, maiatzak 17, Iruñean izan ziren Joxemari Sestorain eta Juan Karlos Lopez-Mugartza maiatz2gure lagunak Maiatz aldizkariak Iruñea-Baiona jumelagearen barruan antolaturiko Jardunaldi literarioan. Lehenak poema bat errezitatu zuen eta bigarrena Euskalerria irratian izan zen Agustin Zamora eta Luzien Etxezarretarekin batera solasean. Denetako lekukoak dituzue esteka eta irudi hauetan. Bi asteren buruan Baionan izango dira. Gogora ezazue, bidenabar, Athurriko hirian urriaren 8an hitzordua duela Onomastika Elkarteak, jumelage genealogiko batean, Antzinako eta GHFPBAM elkarteek antolaturiko III. Topaketetan.

Ayer, 17 de mayo, nuestros compañeros Joxemari Sestorain y Juan Karlos Lopez-Mugartza tomaron parte activa en la Jornada literaria que dentro del jumelage Pamplona-Bayona organizó la revista Maiatz. El primero recitó un poema y el segundo participó en una charla radiofónica en Euskalerriairratia junto a Agustin Zamora y Luzien Etxezarreta. Tenéis testimonio de todo en las imágenes y enlaces. Dentro de dos semanas toca jornada en Bayona. Recordad de paso, que en la misma ciudad del Adur Onomastika Elkartea tiene una cita el 8 de octubre, en un jumelage genealógico en este caso, las Topaketak 3 organizadas por Antzinako y GHFPBAM.

Jumelage-Sestorain

JuankarEuskalerriirratian

 

Onomastika Elkarteko Salva Velilla Arabako txakolinaren enbaxadore

Diario de Noticias A.El tesorero de la Sociedad Vasca de Onomástica ha sido nombrado padrino del txakoli alavés este año 2016.

Amurrion ospatuko da hurrengo igandean Txakolin egunaren 8. edizioa eta omenaldia eskainiko diote gure lagun onari. Gonbidatuta zaudete guztiok.

Tras la presentación del libro de nuestro presidente La cultura del vino en la merindad de Olite y el nombramiento de Salva Velilla como embajador del txakoli alavés, alguien puede pensar que en vez de una sociedad de onomástica, OE es una sociedad enológica. Los vinos también tienen nombres propios y también son nuestro objeto de estudio… luego sucede que nos gusta estudiar el contexto histórico y humano de los nombres que estudiamos.

Zorionak eta eskerrik asko, Salva!

Liburu aurkezpena: La cultura del vino en la Merindad de Olite

ArdoaOlitenGure elkarteburu Ricardo Cierbidek bihar, maiatzak 15, bere azken liburuaren aurkezpena eginen du Iruñean. Ekitaldia arratsaldeko 19.30etan izanen da Mercaderes karrikako Gastrobar La Juana-n. Gonbidaturik zaudete denok, ardotxo bat edo beste edan eta hitz-aspertu goxoa egiteko parada ezinhobea izango dugu bertan.

Mañana, viernes 13 de mayo, nuestro presidente Ricardo Cierbide presentará su último libro en la vieja Iruñea. El acto tendrá lugar a las 19.30 de la tarde en el Gastrobar La Juana, en la calle Mercaderes. Estáis todos y todas invitados. Será una inmejorable ocasión para tomar unos vinicos y tener una agradable tertulia.

 

Liburu berri interesgarria: The Oxford Handbook of Names and Naming

Liburu interesgarri eta zinez gomendagarria argitaratu berri du OUP-k Oxford Handbooks sail ezagunean: The Oxford Handbook of Names and Naming. Glasgoweko unibertsitateko Carole Hough onomasta ingeles prestua izan da ale honen editorea. Honen sarreraz gain beste 46 lan biltzen ditu obrak, 7 ataletan banatuak:

The Oxford Handbook of Names and Naming

OUP ha publicado recientemente un interesante y ciertamente recomendable libro en su conocida colección Oxford Handbooks. La edición ha corrido de manos de la prestigiosa onomasta de la universidad de Glasgow Carole Hough. Además de la introducción de ésta, la obra recoge 46 colaboraciones distribuidas en estas 7 secciones:

Part I: Onomastic Theory; Part II: Toponomastics; Part III: Anthroponomastics; Part IV; Literary Onomastics; Part V: Socio-onomastics; Part VI: Onomastics and Other Disciplines Part VII: Other Types of Names.

Ezer txarrik nabarmendu behar badugu, liburuaren prezioa da: $155.00.

 

Arruzabaleko Batzarrak 500 urte / La Junta de Ruzabal ha cumplido 500 años

Gaur, maiatzak 4, 500 bete dituzte Orduñako Arruzabaleko Batzarraren ordenantzek. Ekitaldi ezberdinen artean, Batzarra osatzen lau kontzejuek batera giltza banaz baino zabaldu ezin daitekeen enbor-kutxa zabaldu dute aspaldiko partez eta bertan izan da Onomastika Elkartea lekuko. Gure lagun José Ignacio Salazar izan da Batzarraren sorrera historikoaz mintzatu da eta gaiaz aspaldi idatzia zuen liburuaren bertsio berritu bat aurkeztu du arratsaldean.

Arruzabal

Hoy, 4 de mayo, se ha celebrado el quinto centenario de la firma de las ordenanzas de la Junta de Ruzabal de Orduña. Entre los diversos actos que han tenido lugar, ha destacado la apertura del arcón tronco que solo puede abrirse con sendas llaves de cada uno de los cuatro concejos que componen la Junta. Nuestro amigo José Ignacio Salazar ha sido el encargado de detallar el devenir histórico de la junta y ha presentado a la tarde una edición actualizada del libro que ya escribiera hace algunos años sobre el tema.

“A toponimia aragonesa” mintegia Bartzelonan

Centro Aragonés de Barcelona delakoak “A toponimia aragonesa” izeneko mintegia antolatu du maiatzaren 14rako, Aragoiko hizkuntza ezagutzera emateko antolatzen duen 4.a.

Informazio gehiagorako argazkiaren aginean sakatu.Onomástica AragonesaPara más información pinchar sobre la foto.

El denominado Centro Aragonés de Barcelona a organiza un seminario sobre toponimia aragonesa para el 14 de mayo, el 4.º que organiza para dar a conocer la lengua aragonesa.