Azaroaren 3an Joseba Abaitua elkartekidea Gernikan baskonizazio berantiarraz solasean

Urtean urtean Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, hurrengo ostegunean, Azaroak 3, Joseba Abaitua Onomastikako elkartekideak eta Mikel Unzueta arkeologoak “La tardo-antigüedad (siglos V a VIII) como crisol del cambio y origen de la sociedad medieval en el Cantábrico oriental” hitzaldia eskainiko dute Gernikan. Joseba, aspaldiko partez aztergai duen baskonizazio (euskalduntze) berantiarraz solastatuko da. Eraginak, jendeak eta identitateak izenburuko hitzaldi zikloko azkena izango da. Gernikako Kultur Etxean izango da, 19:00etatik aurrera. Informazioa: 946 270 201, kultur-etxea@gernika-lumo.net. Aurrekoetan bezalaxe, gai interesgarri honetaz entzuteko eta solastatzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

etxetik-kanpo

En el marco de las Jornadas Europeas del Patrimonio que celebra año tras año la Diputación Foral de Bizkaia, el próximo jueves, 3 de noviembre, nuestro compañero Joseba Abaitua junto al arqueólogo Mikel Unzueta ofrecerán en Gernika la conferencia “La tardo-antigüedad (siglos V a VIII) como crisol del cambio y origen de la sociedad medieval en el Cantábrico oriental” hitzaldia eskainiko dute Gernikan. Joseba disertará sobre la vasconicación (euskaldunización) tardía, tema sobre el que ha venido investigando durante los últimos años. Esta será la última de las conferencias del ciclo titulado Influencias, gentes e identidades. El acto tendrá lugar en la Casa de Cultura de Gernika, a partir de las 19:00 horas. Información: 946 270 201, kultur-etxea@gernika-lumo.net. Como en anteriores ocasiones, os animamos a escuchar y debatir sobre este interesante tema.

Onomastika Elkartea II. Onomastika Topaketan Amurrion

Onomastika Elkarteak Amurrion azaroaren 5ean burutuko den II. Onomastika Topaketan parte hartuko du. Programa oso interesgarria prestatu du bertako Aztarna taldeak Amurrioko udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta gure elkartearen laguntzaz. Irekiera ofizialaren ondoren, David Peterson Erdi Aroko dokumentazioko toponimia arabarraz mintzatu zaigu. Bigarrenik, Ander Rosek Satznamen direlakoez eta Donemiliagako rejako –zaha eta –dui nukleonimoei buruz hitz egingo du. Suspertzeko atsedenaldiaren aurretik Ricardo Cierbide Onomastika Elkarteko buruak Arabako herri izenak izango ditu hizpide. Hamabitakoaren ostean Joseba Abaituak Arabako toponimiaren mendebaldeko euskararen berrikuntza zaharrak aztertuko ditu. Amaitze aldera, Rufino Gómez Demandako toponimo arabarrez solastatuko da eta hitzaldiei buru emateko José Antonio González Salazarencuentro_toponimia berak buruturiko Cuadernos de Toponimia Alavesa funtsezko obraren esperientzia helaraziko digu honek 30 urte betetakoan. Topaketa ixteko eta lagunarteko bazkariaren aurretik Onomastika Elkartearen aurkezpen publikoa egingo da, bi urte lehenago bere lehen kimua ernatu zen leku berean hain juxtu ere. Matrikula dohainikakoa da eta bazkaria 15€ren truke gozatu ahal izango da. Detaile gehiago Aztarna elkartearen web orrian eta izen-ematea orri berean edota Onomastika Elkartearenean. Ez ezazue aukera galdu, bestela damutuko zaizue!

La Sociedad Vasca de Onomástica estará muy presente en el II. Encuentro de Onomástica que se celebrará en Amurrio el próximo 5 de noviembre. La asociación local Aztarna ha preparado, con la ayuda del Ayuntamiento de Amurrio, de la Diputación Foral de Álava y de nuestra sociedad, un interesante programa. Tras la apertura oficial del encuentro, David Peterson nos ofrecerá una introducción a la toponimia alavesa medieval. A continuación Ander Ros hablará sobre los denominados satznamen y los nucleónimos en –zaha y –dui de la Reja de San Millán. Antes de la pausa del mediodía para repostar, el presidente de nuestra Sociedad Ricardo Cierbide analizará críticamente los nombres de población alaveses. Tras el hamabitako Joseba Abaitua disertará sobre las innovaciones antiguas del euskera occidental en la toponimia alavesa. Para ir acabando el encuentro  Rufino Gómez platicará en torno a la toponimia alavesa de la Sierra de la Demanda y para poner el broche final a las conferencias José Antonio González Salazar evocará y compartirá la experiencia, 30 años después de su finalización, de sus fundamentales Cuadernos de Toponimia Alavesa. A modo de clausura y antes de una comida fraternal, se presentará públicamente la Sociedad Vasca de Onomástica, precisamente en el lugar donde 2 años atrás echó su primer brote. La matrícula es gratuita y se podrá disfrutar de la comida por 15€. Más detalles en la página web de Aztarna y la inscripción en esa misma página o en la propia de Onomastika Elkartea. ¡No dejéis pasar la oportunidad, no sea que os tengáis que arrepentir!

Ricardo Cierbide Valdegovian izango dugu Arabako nukleonimo nagusiez mintzo

Bihar, urriak 22, gure elkarteburu Ricardo Cierbide Villanuevan izango dugu Arabako geografian barrena Landazuri elkarteak antolatu dituen hitzaldien zikloaren barruan
“Toponimia de los pueblos de Álava” gaiaz mintzo. Arabako herri izenen jatorrian argia eta zentzua jartzen ahaleginduko da. Herriko udal liburutegian izango da mintzaldia, arratsaldeko 19:00etan. Beti bezala, ekitaldi honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

19-10-2016-9-10-34-1Mañana, 22 de octubre, el presidente de la Sociedad Vasca de Onomástica, Ricaro Cierbide, pronunciará una conferencia en Villanueva de Valdegovía. El acto tendrá lugar a las 19:00 horas en la biblioteca municipal y forma parte del ciclo de conferencias que la sociedad Landazuri ha organizado  por toda la geografía alavesa. El título de la charla es “Toponimia de los pueblos de Álava”, en el que intentará poner un poco de luz y de cordura en el origen de los nombres de las localidades alavesas.

Como siempre os animamos a participar en este interesante acto.

Bittor Arbizu elkartekidea Amurrion bertako toponimiaz mintzo

Onomastika Elkarteko Bittor Arbizu Amurrion izango dugu ostiral honetan, urriak 21, “Amurrio y sus nombres de lugar” hitzaldia ematen. Lehengo urtean, Laudio Haraneko toponimiari buruzko tesi doktorala aurkeztu zuen. Federico Barrenengoarekin izan zuen harremanari esker Amurrioko toponimia ezagutzeko eta aztertzeko parada izana zuen aurretik. Aurrekoan bezala (Laudion irailaren 23an bertako toponimiaz), oraingo mintzaldia ere Landazuri elkarteak antolatua da, Arabako lurralde osoan barrena egiten ari den hitzaldi zikloaren barruan. Ostiralekoa Amurrioko Kultur etxeko areto nagusian izango da, arratsaldeko 19:00etan. Toponimia aiararra bertatik bertara Bittor Arbizuren ahotik ezagutzera animatzen zaituztegu.

aurrio-armuru

Este viernes, 21 de octubre, tendremos al miembro de la SVO, Bittor Arbizu, en la capital ayalesa impartiendo la conferencia “Amurrio y sus nombres de lugar”. A finales del año pasado presentó su tesis doctoral sobre la toponimia del Valle de Llodio. Además había tenido la ocasión de conocer y estudiar la toponimia amurriana gracias a la relación que tuvo con Federico Barrenengoa. Como en la anterior ocasión (el 23 de septiembre en Llodio sobre su toponimia), también la charla de esta semana está organizada por la sociedad Landazuri, dentro del ciclo de conferencias organizadas a lo largo y ancho de la geografía alavesa. La de este viernes será en el salón principal de la Casa de cultura de Amurrio, a las 19:00 horas. Os invitamos a conocer la toponimia ayalesa de primera mano de boca de Bittor Arbizu.

Barakaldo euskalduna: ez hainbeste ez hain gutxi

Datorren asteko ostegunean, hilak 20, 20:00etan, euskarari buruzko hitzaldi bat emango du Ander Ros-ek Barakaldon Ibarra-kaldu elkartearen 50. urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan, elkartearen egoitzan bertan. Hitzaldian euskarak Barakaldon izan duen lekua aztertuko du Onomastika Elkarteko idazkariak, bertako toponimiaren euskalduntasun garbiaz zabaldu den mitoa hizpide hartuta. Bilbao hiriburu mugakidearen euskalduntasunarekiko lotura ere izango da mintzaldiaren ardatzetariko bat. Barakaldo nukleonimoaren etimologia gorabeheratsuaz jarduteko aukera ere izango da.

Aurreko paradetan eta hurrengo asteotan etengabe iragarriko ditugunetan bezala, ekimen horietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

cartel-hitzaldia

El próximo jueves, 20 de octubre, a las 20:00, Ander Ros impartira una conferencia en Barakaldo dentro del programa de celebración del 50º aniversarión de la asociación local Ibarra-Kaldu. En la charla  el secretario de nuestra analizará el lugar que el euskara ha tenido en la localidad, tomando como piedra de toque el mito de la vasquidad absoluta de su toponimia. La relación con la vasquidad de la capital Bilbao, colindante con Barakaldo, será otro de los ejes de la charla. No faltara ocasión para tratar de la etimología tan discutida del nucleónimo Barakaldo.

Como en ocasiones anteriores y en otras que vamos a anunciar ininterrumpidamente las semanas venideras, os animamos a acudir a ellas.

Topaketa emankorra Baionan

Larunbat honetan, urriak 8, Baionan izan gara Onomastika Elkartea jendaurrean ezagutzera ematen eta bide batez Euskal Deituren Hiztegi Historikoa proiektua aurkezten. Oso harrera izan du gure Elkarteak eta harremanak eta ezaupideak egiteko baliatu dugu eguna.

baiona1

Este sábado, 8 de octubre, hemos participado en el 3er Encuentro de Genealogía e Historia Local celebrado en Baiona. Hemos aprovechado la ocasión para dar a conocer la Sociedad y de paso para presentar en público el proyecto de Diccionario Histórico de Apellidos Vascos. La jornada ha resultado fructífera, hemos aprovechado la ocasión para hacer contactos y conocer gente interesante.

Onomastika Elkartea Baionan Geneaologia eta Tokiko Historiako III. Topaketetan

Datorren larunbatean, urriak 8, Baionan izango gara Antzinako eta GHFPBAM elkarteek antolatu dituzten Genealogia eta Tokiko Historiako III. Topaketetan. Bertan estand bat izango dugu eta Euskal Deituren Hiztegi Historikoa aurkezteko mintzaldia eskainiko dugu arratsaldeko 17:00etan. Iparraldean Onomastika Elkartea ezagutzera emateko parada aparta dugu hau. Programa osoa hemen daukazue. Egunean zehar zabalik izanen dira bi erakusketa interesgarri: Euskaldunen Argentina eta Euskal Ohitura Tradizionalak. Ostiral honetan Baionatik osteratxoa egitera gonbidatzen zaituztegu!

topaketak

El próximo sábado, 8 de octubre, estaremo en Baiona en los 3. Encuentros de Genealogía e Historia Local que las asociaciones Antzinako y GHFPBAM han organizado. La organización ha puesto a nuestra disposición un stand e impartiremos a las 17:00 una charla de presentación de nuestro proyecto Diccionario Histórico de Apellidos Vascos. Es una bonita ocasión que se ns presenta para dar a conocer en Iparralde la Sociedad Vasca de Onomástica. Tenéis aquí el programa completo. Estarán abiertas durante la jornada dos interesantes exposiciones: La Argentina de los Vascos y Costumbres Tradicionales Vascas. Os invitamos a que este sábado os deis una vuelta por Baiona.