Nouvelle Revue d’Onomastique (NRO) eta Voprosy Onomastiki (Problems of Onomastics) aldizkarien ale berriak

Nouvelle Revue d’Onomastique eta Voprosy Onomastiki (Problems of Onomastics) aldizkariek hurrenez hurren 57 (2015) eta 13 (2) (2016) zenbakiak kaleratu dituzte. Aldizkari errusiarrak online eta dohainik ditu zenbaki honetako zein aurreko guztietako artikuluak oro. Zenbaki honetan lehendabiziko lana baino ez dago ingelesez, baina enparaukoek ingelesezko sumarioa badute. Aldizkari frantsesak, berriz, web orririk ere ez du eta gaiak hurbilagokoak suerta badakizkiguke ere, ordaindu ezik, ez dago artikuluak irakurtzerik. 17€ko salneurria du baina Frantzian baino ez dute banatzen. Aurreko zenbakietako “sumarioak” (aurkibideak) ari dira Société française d’onomastique-ren orrian eskura jartzen, baina azken zenbakikoak oraindik itxaron beharko du.

Problems

nro

Ya están disponibles los nuevos números de las revistas Nouvelle Revue d’OnomastiqueVoprosy Onomastiki (Problems of Onomastics),  57 (2015) y 13 (2) (2016) respectivamente. La revista rusa nos ofrece online y en abierto todos los trabajos de este número como de todos los anteriores. En esta última entrega solo un artículo está en inglés, pero todos disponen de un sumario en esta lengua. La revista francesa, por otra parte, no dispone de una página web propia y no hay más remedio que pagar para poder leer los trabajos. El ejemplar cuesta 17€ pero la Société française d’onomastique solo lo distribuye para Francia. Los “sumarios” (simples índices) de los números anteriores los están subiendo a la página de dicha sociedad, pero no le ha llegado el turno al último número.

Ricardo Cierbide dará una conferencia en la Universidad Pública de Navarra

Conferencia / Mintzaldia

LOS NOMBRES DE LA TIERRA / LURRAREN IZENAK

“Pamplona la bona / Estella la bella. / Olite y Tafalla / La flor de Navarra”.
Copla de fines del s. XIV / XIV. mende bukaerako kopla

Ricardo Cierbide Martinena

“Anec enta Olit on es tota bontat
E la el sogornec quar es loc ajzinat.
E quan el a sa guisa fo ben sogornat
Anec enta Tafalla que zes loc abastat”.

Cabalgó hasta Olite, donde se encuentra toda clase de bienes. Y allí pernoctó porque es un lugar cómodo. Y cuando hubo descansado a su plaeer, continuó cabalgando hasta Tafalla, que es un lugar abastecido”.

Zaldiz ibili zen Erriberriraino, non era guztietako ondasunak gordetzen diren. Eta hantxe gaua eman zuen leku erosoa baita. Eta atsedena bere nahiera hartu ondoren, segitu zuen zamalkatzen Tafallaraino, zein ongi hornitutako lekua baita.”

“La Guerra de Navarrería”, poema escrito en occitano por Guilhem Anelier (1276). “Nabarreriako Gerra”, okzitanieraz idatzitako olerkia.

Día: 14 de diciembre de 2016
Lugar: Sala 04, Edificio del Sario, UPNA
Hora: 12:30

oe-upna

Eguna: 2016ko abenduaren 14a
Lekua: NUPeko “EL SARIO” Eraikineko 04. gela
Ordua: 12:30ean

Acto cultural, con motivo del día de la Facultad de Ciencias Humanas y Sociales de la Universidad Pública de Navarra
Ricardo Cierbide Martinena (Tafalla) es Catedrático Emérito de la Universidad del País Vasco, presidente de la Sociedad Vasca de Onomástica y experto en Romance Navarro y Occitano.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatearen egunaren kariaz antolaturiko Kultur Ekitaldia.
Rikardo Zierbide (Tafallan sortua) Euskal Herriko Unibertsitateko Katedraduna da eta Euskal Onomastika Elkartearen lehendakaria. Filologia Erromanikoetan berezilaria izanik, nafar erromantzea eta okzitaniera menperatzen ditu.

Ricardo Zierbide NUP-en

zierbide-nup-en

cartel_conferencia_cierbide-2-1

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatearen egunaren kariaz hitzaldi bat antolatu dugu Nafarroako Onomastikaren inguruan. Izan ere, pertsonak eta tokiak izendatzeko Nafarroan erabili ditugun izenen inguruan gehiago jakiteko aukera izanen dugu. Erromatarren garatik Bezpizkundearen Garaietaraino Nafarroan erabili diren euskal eta erdal (okzitaniar, gaskoi…) izen eta goitizenak, bai eta zenbait toponimo ere, ezagutuko ditugu.

Hizlaria Rikardo Zierbide Martinena irakaslea izanen da, Euskal Herriko Unibertsitateko Katedraduna eta Onomastikan eta Toponimian aditua eta adituen irakaslea.

Hitzaldia abenduaren 14an, asteazkenarekin, Sarioko 04. gelan izango da, eguerdiko 12:30ean. Gonbidatuta zaudete.