Barakaldoko izen zaharrak

Barakaldo, hegoaldeko lau hiruburuen atzetik, Euskal Herriko udalerririk populatuena dugu, lurrez ere ez txikia. Bertako ondare onomastikoa ezagutzea eta ezagutaraztea da esku artean (ikus argazkia!) darabilgun proiektuetako bat. Apirilean Valladolideko Chancilleríako artxibategian bi elkarkidek astebete eman ondoren, eta hurrengo bisitaren zain, Barakaldoko Udal Artxiboari heldu zaio txanda. Atzo, maiatzak 29, hasi ginen bertan lanean eta dokumentazioaren bolumena ikusita luzaz egon beharko garela konturatu gara. Urte amaieran ikerketaren lehen emaitzak aurkeztuko ditugu jardunaldi onomastiko batzuetan.

BarUABarakaldo, por detrás de las cuatro capitales del sur, es el municipio del País Vasco más poblado y tampoco pequeño en extensión. Conocer y dar a conocer su patrimonio onomástico es uno de lo proyectos que tenemos entre manos (ver foto!) Después de pasar dos semanas en abril en el archivo de la Chancillería de Valladolid, y a la espera de una nueva visita, le ha llegado el turno al Archivo Municipal de Barakaldo. Ayer, 29 de mayo, empezamos a trabajar en él y visto el volumen de la documentación nos hemos percatado que deberemos dedicarle una buena temporada. A final de año presentaremos los primeros resultados de la investigación en unas jornadas onomásticas.

Egunean egunean ezagunagoak

Aurrekoan iragartzen genuen bezala, antroponimiari buruzko ikastaroa burutzekoa zen Iruñean Universidad de Navarraren ekimenez eta bertan parte hartu behar zuen Mikel Belasko gure elkartekideak. Diario de Navarrak Mikelek lehengo ostiralean, maiatzak 26, Nafarroako oikonimiaz eskaini zuen hitzaldiaren berri eman du. Horrela  bai banaka bai taldeka egiten dugun lanak gutxika-gutxika argia ikusten du.

MBelaskoM

Como anunciábamos anteriormente, se iba a celebrar un curso en Pamplona sobre antroponimia por iniciativa de la Universidad de Navarra e iba a participar nuestro Compañero de Sociedad Mikel Belasko. Diario de Navarra dio buena cuenta de la charla que el pasado viernes, 26 de mayo, Mikel ofreció sobre oiconimia navarra. De esta manera, poco a poco se va dando a conocer el trabajo que, tanto individual como colectivamente, llevamos adelante.

Engraxitik Garazira. De Engracia a Garazi

Gaur hasita eta ostirala bitartean Iruñean Engraxitik Garazira. Izenen misterioa Nafarroan titulu erakargarria duen antroponimia ikastaroa burutuko da. Ikastaroa Universidad de Navarrako Euskal Hizkuntza eta Kultur Katedrak antolatua eta Ana Zabalza irakasleak zuzendua da. Parte hartzea librea eta doakoa izanen da eta saio guztiak gainera zuzenean streaming bidez jarraitu ahal izango dira. Bihar, maiatzak 25, arratsaldeko 20.00etan Nafarroako gure elkarteburu Mikel Belako Nafarroako eguneko etxe-izenen alderdi praktikoez mintzatuko da eta gure etxearen izena nola idatzi behar ote dugun argitzen laguntzen saiatuko da. Programa osoa hemen duzue. Saioak Kondestable Civivoxen izanen dira (Kale nagusia 2). Ikastaroa ostiral goizean Lesakara egingo den txangoak itxiko du.

EngraxitikDesde hoy hasta el viernes, se desarrolla en Pamplona un curso de antroponimia con el sugerente título De Engracia a Garazi. El misterio de los nombres en Navarra organizado por la Cátedra de Lengua y Cultura Vasca de la Universidad de Navarra y dirigido por la profesora Ana Zabalza. La asistencia es abierta y gratuita y además todas las conferencias podrán seguirse en directo por streaming. Mañana, 25 de mayo, a las 20.00 nuestro presidente por Navarra Mikel Belasko hablará sobre los “Aspectos prácticos de los nombres de casa en Navarra en la actualidad” y tratará de dar respuestas a la pregunta “¿cómo se debe escribir el nombre de mi casa?”. Tenéis aquí el programa completo. Las sesiones tendrán lugar en Condestable Civivox (Calle mayor 2). El curso lo cerrará la excursión que el viernes a la mañana se hará a Lesaka.

R. Cierbideren omenezko liburuaren aurkezpena eta Asanblada Orokorra Tafalla-Erriberrin

Gure asteburu handia aurrean dugu. Maiatzaren 12an ekitaldi mamitsua izanen dugu arratsaldean Tafallan eta biharamunean prestatu dugun liburuaren beste aurkezpen bat eginen dugu Erriberrrin eta Asanblada Orokorra burutuko dugu bertan, ondoren bazkaria Gorraitzen egiteko.

EGITARAUA / PROGRAMA

Tenemos a la vista nuestro gran fin de semana. El 12 de mayo a la tarde tendremos un importante acto en Tafalla y a la mañana siguiente haremos otra presentación del libro en Olite y celebraremos la Asamblea General, para ir a continuación a comer a Gorraitz. El programa es el siguiente:

Maiatzaren 12a, ostiralarekin, Tafalla-Uxue-Tafalla

17.30: Uxue: Santutegia bisitatuko dugu. Bertan viii. mendean abiatzen den historia azalduko digu laburki Ricardok, Pater noster bat bearnesez errezitatuko du, eta amaitzeko Salve Regina eta Gorritiren Agur Jesusen ama zortzikoa kantatuko. San Francisco Javier zahar-egoitzaren ondoko aparkalekuan geratuko gara. / Visitaremos el santuario de Ujué. Ricardo nos explicará brevemente su historia que arranca en el siglo viii, recitará un pater noster en bearnés y cantará una Salve regina y el motete Agur Jesusen ama de Gorriti. Lugar de encuentro: aparcamiento contiguo a la residencia San Francisco Javier.

19.00: Tafalla: Kultur etxean Kepa Gallegok Canáko ezteien errepresentazio bat eskainiko digu, ondoren, anfitrio herriko alkatea dugularik,  liburuaren aurkezpena egingo da eta amaitzeko udalaren ekimenez joteroek itxiko dute ekitaldia. / En la Casa de Cultura Kepa Gallego nos ofrecerá una representación de Las bodas de Canán, después, con el alcalde de la localidad como anfitrión, se procederá ala presentación del libro y para finalizar, por iniciativa del ayuntamiento cerrarán el acto.

21.30: Tafalla: Afaria (20€ afaria, 30€ logela) / Cena (20€ la cena, 30€ la habitación)

Castillo-de-Olite-Erriberri

Maiatzaren 13a, larunbatarekin, San Martín de Unx – Erriberri / Olite – Gorraitz

10.30: San Martín de Unx: Palacios ardandegiaren gonbitez bertako ardoak dastatzeko aukera izanen dugu. / Por deferencia de la bodega Palacios tendremos ocasión de probar los vinos de la zona .

11.30: Erriberri-Olite: Herriko agintariak lagun, liburuaren aurkezpena. / Acompañados de las autoridades locales, presentación del libro.

13.00 Erriberri-Olite: Onomastika Elkartearen Asanblada Orokorra. / Asamblea de General de la Sociedad Vasca de Onomástica.

14.30: Gorraitz: Bazkaria (Bermeoko atunez paratutako marmitakoa, 20€) / Comida (marmitako preparado con bonito de Bermeo, 20€).

Asanbladaren gai-zerrenda / orden del día de la Asamblea

  1. Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena / Lectura y aprobación del acta anterior.
  2. 2016ko ekitaldiaren memoria / memoria del ejercicio de 2016.
  3. 2017ko aurrekontua eta ekitaldien egitasmoa / Presupuesto y plan de actividades para el ejercicio de 2017.
  4. Karguen berritzea / Renovación de cargos.
  5. Galde-eskeak / Ruegos y preguntas.

GARRANTZITSUA: Aldez aurretik jakin behar dugu zenbat lagunek afalduko duten Tafallan, zenbatek bertan lo egin eta zenbat Gorraitzeko bazkarira animatuko. IMPORTANTE: Debemos de saber por anticipado cuánta gente cenará en Tafalla, cuánta gente pernoctará ahí y cuánta gente se animará a comer en Gorraitz.