En record d’Enric Moreu-Rey

Beranxko iristen garen arren, barkagaitza litzateke Enric Moreu-Rey onomastika katalanaren aitzindari eta pertsona itzaltsuaren jaiotzaren mendeurrenaren eta heritzaren 25. urteurrenaren ospakizuna oroitu gabe pasatzen uztea. Societat d’Onomàstica gure anaia zaharraren sortzailea izan zen Moreu-Rey jauna 1980. urtean. Onomastikan jarduteko prestakuntza eredugarria zuen, bai historikoa bai filologikoa: artxibategia bere etxea bezala ezagutzen zituen eta dokumentuak bere eskua bezala. Bere gogoetak beti izan ziren zorrotzak, zuhurrak eta –hitzaren zentzu zuzenean– kritikoak. Horregatik ausaz ez ziren haren postulatuak beti merezi zuten bezain jarraituak izan. Enric Koldo Mitxelenaren lagun handia izan zen eta Euskaltzaindiak Gasteizen 1986an burutu zituen I. Toponimia Jardunaldietako gonbidatu gailena. Bertan normalizazio onomastikoaz oparitu zigun gogoeta apalak (“Recogida, clasificación, normalización y oficialización de un corpus toponímico: Consideraciones críticas sobre su problemática según nuestra experiencia en Catalunya”, in E. Knörr & M. A. Libano (arg.), I. Onomastika Jardunaldien Agiriak, Toponimia, Gasteiz, 1986ko apirila, Bilbao: Euskaltzaindia, 1991, 37-47 eta ondorengo elkarrizketan: 61-63) interesa galdu ez, baina inoiz baino gaurkotuagoa eta beharrezkoagoa da, haren proposamen zuhur batzuk, aldez jardunaldien ondorioetan jasoak, ate atzera bota direla deitoratu behar baitugu.

Esku artean darabilgun eta laster ezagutzera emango dugun aldizkariaren lehen alean haren figura eta ekarpenak glosatuko ditugula iragartzen dizuegu hemendik. Societat d’Onomàsticak, Universitat de Barcelonako Facultat de Filologiarekin batera, haren gorazarrezko ekitaldia antolatu zuen iragan otsailaren 30ean eta bihar, abenduak 25, itxiko den erakusketa bibliografiko, fotografiko eta dokumental bat aipatu unibertsitateko liburutegian, Noms aldizkariaren azken zenbakia eskaintzeaz gain.

Moreu-Rey

Aunque llegamos al humo de las velas, sería imperdonable dejar pasar sin recordar la celebración del centenario del nacimiento y 25º aniversario de la muerte del gran precursor y prócer de la onomástica catalana Enric Moreu-Rey, fundador de nuestra veterana asociación hermana la Societat d’Onomàstica allá por el año 1980. Poseía una preparación óptima y poco habitual para ejercer la onomástica, tanto histórica como filológica: conocía los archivos como su propia casa y los documentos como si fueran su mano. Sus reflexiones siempre fueron rigurosas, sensatas y críticas, en el recto sentido de la palabra. Quizá fue por ello que sus postulados no fueron siempre secundados como merecían. Enric fue gran amigo de Koldo Mitxelena y un ilustre invitado a las Primeras Jornadas de Toponimia que Euskaltzaindia organizó en 1986 en Vitoria-Gasteiz. La reflexión sobre normalización onomástica que humildemente nos regaló (“Recogida, clasificación, normalización y oficialización de un corpus toponímico: Consideraciones críticas sobre su problemática según nuestra experiencia en Catalunya”, in E. Knörr & M. A. Libano (eds.), Actas de las Ias Jornadas de Onomástica, Toponimia, Vitoria-Gasteiz, abril de 1986, Bilbao: Euskaltzaindia, 1991, 37-47 y algo en el coloquio posterior: 61-63) lejos de perder interés es más actual y necesaria que nunca, porque hay que lamentar que muchas de sus sensatas propuestas, recogidas en parte en las conclusiones del congreso, han caído en saco roto.

Os anunciamos desde aquí que glosaremos su figura y su aportación en el primer número de la revista que preparamos y pronto verá la luz. La Societat d’Onomàstica organizó, junto a Facultat de Filologia de la Universitat de Barcelona, un acto de recuerdo el pasado día 30 de noviembre y una exposición bibliográfica, fotográfica y documental en la biblioteca de dicha universidad que finaliza mañana, 15 de diciembre, además de dedicarle el último número de la revista Noms.

PatRom-ek 30 urte! ¡PatRom 30 años!

Deutsche Gesellschaft für Namenforschung elkarteko gure lankideek asteburu honetan 30 urte betetzen duen Patronymica Romanica (PatRom) proiektuaren kronika txiki bat argitaratu dute beren blogean. Kronista Dieter Kremer baino ezin izan, onomastika europearraren erreferentzia gorena eta proiektuaren bultzatzaile handia. Proiektuaren asmo erraldoia hizkuntza erromaniko guztietako antroponimo delexikal guztiak biltzea zen, hastapenetatik gaur eguneko deituretaraino. Euskal Herriak hasieratik esku hartu zuen egitasmoan, gure herrian hizkuntza erromantzeek duten presentziarengatik eta euskarak berak duen osagai erromanikoarengatik.

Proiektuaren egitura konplexuak eta materialen aberastasun paregabeak hasierako asmoak apalarazi zituen: printzipioz gutxienez bi area nagusitan testatzen diren lexemak bakarrik hartuko ziren kontuan. Lanbide izenak (GlossProf), horiexek izan baitziren proiektuaren abiapuntua, alde batera utziak dira.

“Panorama général des études onomastiques” goiburupean burutu zen Fundazio Biltzarra 1987ko abenduaren 10etik 13 bitartean burutu zen Trierreko unibertsitatean. Biltzarra, German Research Foundation-ek eskuzabalki patrozinatua, onomastika erromanikoaren vademecumtzat har daitekeela dio Dieter Kremer-ek.

Izen asko eta entzute handikoak suertatu ziren Treveriseko hartan. Denon izenak eta ekarpenak Kremerrek egindako txostenean irakur ditzakezue. Baina ezin aipatu gabe utzi izen bat, Ricardo Cierbide Onomastika Elkarteko presidentearena. Lan bi aurkeztu zituen Ricardok: “Apellidos vascos; Apellidos navarros” Histoire onomastique – typologie – terminologie izeneko I. eztabaidagunean eta “Fuentes onomásticas en Navarra” Bases matérielles et sources onomastiques izena zeraman II.ean.

Argazkian Ricardo Cierbide (11) albo banatan Irigoien (10) eta Dieter Kremer (12) orduan oso gaztea ondoan zituela.

csm_PatRom1988

Kurt Baldinger (Heidelberg) erromanista eta Dieter Kremer onomasta eta anfitrio handiek eman zioten kongresuari buru. Harrezkero urtez urtez burutu ziren kolokioak:

I – Universität Trier, 1987; II – Universität Pisa, 1988; III – Institut d’Estudis Catalans Barcelona, 1989; IV – Universität Dijon 1990; V – Universität Lissabon 1991; VI – Kath. Universität Louvain-la-Neuve 1992; VII – Universität Neuchâtel 1993; VIII – Rumänische Akademie Bukarest 1994; IX – Universität Oviedo/Uviéu 1995; X – Universität Udine 1996; XI – Universität Sevilla 1997; XII – Universität Bari 1998; XIII – Universität Palma de Mallorca 2000.

II. Kolokiotik aurrera, Ricardo Cierbidek gonbidaturik, Alfonso Irigoien ere izan genuen partaide. Aitortu behar da unibertsitatez kanpoko partaidetza hura ez zela tentsio eta ika-mika gutxikoa izan, bereziki Jose Luis Lizundiak Euskaltzaindiaren izenean erabilitako azpijokoak tarteko.

Deutschen Forschungsgemeinschaft (DFG) delakoak bitarteko handiz babestu zuen proiektua baina herrialdez herrialdeko PatRom zentroek finantzatu behar izan zituzten sorturiko 15 lanpostuak. DFG elkartearen finantziazioa 90eko hamarkadan bukatu zelarik, Trierreko unibertsitateak koordinazio gunea izateari utzi behar izan zion eta hainbat lan murriztu edo bertan behera geratu ziren ezinbestean.

Niemeyer lehenik eta ondoren Walter de Gruyter argitaletxeak arduratu dira hasieratik lanen argitarapenaz, azken urteotan erritmo apalagoan.

Obra handiena, proiektuaren xede ta jomuga baitzen, Dictionnaire historique de l’anthroponymie romane (PatRom) da. Sarrera bolumen bikoitzak eta hiztegiaren gorputzeko beste bi ale mardulek ikusi dute argia gaur arte: L’homme et les parties du corps humain (première série), Tübingen: Niemeyer 2004 eta Les animaux. Première partie : les mammifères, Berlin/Boston : De Gruyter 2015. Beste 25 liburu osagarri ere argitaratu dira, Ricardo Cierbidek editaturiko bat haien artean: Censos de población de la Baja Navarra (1350-1353 y 1412) (= Patronymica Romanica 7), Tübingen: Niemeyer, 1993. Beste 3 bidean daude.

Censos de población

Nuestros colegas del Deutsche Gesellschaft für Namenforschung han publicado en su blog una pequeña crónica del proyecto Patronymica Romanica (PatRom) que cumple este fin de semana 30 años. El cronista no es otro que Dieter Kremer, máxima referencia de la onomástica europea y gran impulsor de este proyecto. El pretencioso objetivo que se marcó hace ahora tres décadas era registrar todos los antropónimos delexicales de todas las lenguas románicas, desde los inicios hasta los apellidos modernos. El País Vasco tomó parte en la iniciativa desde el principio, por la presencia de lenguas romances en nuestro país y por el componente románico de la propia lengua vasca.

La compleja estructura del proyecto y la inigualable riqueza de los materiales recogidos obligó a bajar las expectativas iniciales: en principio solo se tomarían en consideraciones aquellos lemas que estuvieran presentes en los antropónimos de al menos dos áreas principales. Los nombres de profesión (GlossProf), germen del proyecto inicial, quedaron excluidos.

El Coloquio Constituyente se celebró en la Universidad de Trier entre el 10 y el 13 de diciembre de 1987 bajo el lema “Panorama général des études onomastiques”. La reunión tuvo el generoso auspicio de German Research Foundation y en palabras de Dieter Kremer se puede considerar un vademécum de la onomástica románica.

Se juntaron muchos nombres y de mucha relevancia entonces en Tréveris. El nombre y aportación de todos ellos se pueden ver en el informe elaborado por Kremer. No podemos dejar de mencionar, sin embargo, el nombre de nuestro presidente de la Sociedad Vasca de Onomástica Ricardo Cierbide. Presentó Ricardo en Trier dos trabajos: “Apellidos vascos; Apellidos navarros” en la Discusión Iª titulada Histoire onomastique – typologie – terminologie y “Fuentes onomásticas en Navarra” en la IIª de título Bases matérielles et sources onomastiques.

El ilustre romanista Kurt Baldinger (Heidelberg) y el gran onomasta y anfitrión Dieter Kremer dieron cierre al congreso. A partir de entonces los Coloquios se celebraron año tras año:

I – Universität Trier, 1987; II – Universität Pisa, 1988; III – Institut d’Estudis Catalans Barcelona, 1989; IV – Universität Dijon 1990; V – Universität Lissabon 1991; VI – Kath. Universität Louvain-la-Neuve 1992; VII – Universität Neuchâtel 1993; VIII – Rumänische Akademie Bukarest 1994; IX – Universität Oviedo/Uviéu 1995; X – Universität Udine 1996; XI – Universität Sevilla 1997; XII – Universität Bari 1998; XIII – Universität Palma de Mallorca 2000.

A partir del IIºColoquio también participó, invitado por Ricardo Cierbide, Alfonso Irigoien. No se puede dejar de mencionar que aquella participación extrauniversitaria no estuvo exenta de mucha tensión y más de una disputa, debidas especialmente a los tejemanejes de José Luis Lizundia que actuaba en nombre de la Academia de la Lengua Vasca Euskaltzaindia.

La Deutschen Forschungsgemeinschaft (DFG) amparó el proyecto con generoso recursos pero fueron los Centros PatRom de cada país o región los que financiaron los 15 puestos de trabajo. Cuando al final de la década de los 90 finalizó este rico patrocinio por parte de DFG, la Universidad de Tréveris tuvo que dejar su función de coordinación e irremediablemente muchos trabajos tuvieron que redimensionarse y otros simplemente suspenderse.

Las editoriales Niemeyer en los inicios y Walter de Gruyter posteriormente se hicieron cargo de la publicación de materiales, en la actualidad a un ritmo más moderado.

La gran obra, que era el objetivo y fin del proyecto, es el Dictionnaire historique de l’anthroponymie romane (PatRom). Hasta el día de hoy han visto la luz dos volúmenes introductorios y dos gruesos volúmenes del cuerpo del diccionario: L’homme et les parties du corps humain (première série), Tübingen: Niemeyer 2004 y Les animaux. Première partie: les mammifères, Berlin/Boston: De Gruyter 2015. También se han publicado otras 25 obras complementarias, entre ellas Censos de población de la Baja Navarra (1350-1353 y 1412) (= Patronymica Romanica 7), Tübingen: Niemeyer, 1993 editada por Ricardo Cierbide. Otras 3 están ahora en proceso de preparación.