Baso-izenak (baso terminoa luze-zabal hartuta), aurkituko dituzue hemen. Paisaia ez dago, eta historikoki ez da egon, osagai diskreto finkoetan antolaturik. Paisaia gizakiak ekonomikoki ustiatua izan den neurrian, unitate konplexuez osaturiko mosaiko antropizatua dugu. Honek zailtasun handia eragiten dio mundu izendatua klase onimiko ezberdinetan sailkatzen duen onomastikari. Dasonimia epigrafe honen azpian fruta-arbolen sail batetik saroi batera doan espektro zabaleko entitateak zerrendatuko dira. Aztergai dugun garairako dokumentatu ditugun gehienak saroi edo kortak dira. Hauek haziendak hazteko unitateak ziren sortzez baina zuhaiztiak eta konplexua bera gobernatzeko eraikin bat, ola edo korta, bazituzten. Jatorrizko sen eta funtzioa galduta, baso huts edota baserri bihurtu ziren edo hauei izena eman.
Arana | 1458 | Arana, montes de [1458] |
Artasola | 1484 (1774) | Artasola, sel de [1484 (1774)] |
Autube | 1484 (1774) | Autube, sel de [1484 (1774)] |
Ziorniga* | c1487 | Çiorniga, sel de [c1487] |
Ezkertegi | 1484 (1774) | Ezquertegui, sel de [1484 (1774)] |
Olaeta | 1484 (1774) | Olaeta, sel de [1484 (1774)] |
Orendain | 1458 | Orendain, sel de [1458] |
Pagola | 1458 | Pagola, sel de [1458] |
Salmaieta | 1458 | Salmaieta, sel de [1458] |
Ubola | 1484 (1774) | Ubola, sel de [1484 (1774)] |