AMURRIOKO [V] ONOMASTIKA TOPAKETA HITZAK ETA IZENAK

V ENCUENTRO DE ONOMÁTICA DE AMURRIO: PALABRAS Y NOMBRES.

Bosgarren edizioan dator Amurrioko Onomastika Topaketa. Oraingo honetan, berrikuntza askorekin. Ostiraleko eta larunbateko saio bikoitza berreskuratu dugu eta gaia zeharkakoa da: Hitzak eta izenak, onomastika eta lexikologia, eta elkarte berri baten laguntza izan dugu (Enusquera Zientzia Elkartea, jardunaldi hauen barruan jendaurreko debuta izango duena).

Saioak dohainekoak izango dira baina aldez aurretiko inskripzioa derrigorrezkoa da.

Anima zaitez parte hartzen!

Izen-emate orria | Hoja de Inscripción

Llega en su quinta edición el Encuentro de Onomástica de Amurrio. En esta ocasión con muchas novedades. Volvemos a la sesión doble de viernes y sábado, la temática es transversal: Palabras y nombres, onomástica y lexicología y hemos contado con la colaboración de una nueva asociación (Enusquera Zientzia Elkartea, que tendrá su debut público precisamente en el marco de estas jornadas).

Las sesiones son gratuitas, pero es obligatoria la inscripción previa.

¡Anímate a participar!

Gure baso eta zuhaitzak: begirada bat iraganetik

Bihar, maiatzak 12, Basauriko Ibaigane kulturetxean, arratsaldeko 19etan, basogintza historikoaz mintzatuko zaigu Ander Ros. Iraganetiko ikuspegia izango da eskainiko diguna, baina baita filologiatik eta onomastikatik eginikoa ere. Izan ere, basogintzaren mundu luze-zabaleko lexikoa eta toponimia izango ditu, besteak beste, hizpide.

Onomastika eta burdina

Larunbat honetan, apirilak 9, Legazpin Onomastika eta burdina jardunaldiaren 1. edizioa ospatuko dute bertako Burdinola eta Onomastika Elkarteek. Burdingintza tradizionalaren jatorriaz eta honek hizkuntza paisaian utzitako aztarnez arituko dira bi historialari, Jose Antonio Aspiazu eta Malen Lizarraga, eta hiru filologo, Ander Ros, Jose Luis Ugarte eta Carlos Glaria. Gaia bereziki arkeologiatik eta historiatik aztertua izan denez, filogiaren eta onomastikaren ekarriaren ordua dela sinetsita ekingo diote larunbat goiz honetan Legazpiko Kultur Etxean gai korapilotsu honi bultzada berria emateko asmotan.

Hitzaldiak euskaraz izango dira. Ponentzien gaiak ingelesez honakoxeak:
Basque historical iron industry in the European context.
History of words: “iron” and others.
Place names in the sorroundings of mountain forges.
Navarrese iron industry and place names.
The shadow of iron in the linguistic landscape of western Bizkaia.

Jardunaldiaren berri Goierriko Hitza egunkarian:

Burdina eta onomastika hizpide larunbatean Legazpin egingo duten jardunaldi akademikoan

JARDUNALDIKO BIDEOAK

1 Jose Antonio AZPIAZU ELORZA
Euskal burdingintza historikoa Europako kontestuan

2 Ander ROS CUBAS
Hitzen historiaz: burdina eta beste

3 Jose Luis UGARTE GARRIDO
Leku-izenak mendiko burdinolen inguruetan

4 Malen LIZARRAGA OLANO
Nafarroako burdingintza eta toki-izenak

5 Carlos GLARIA GARCÍA
Burdinaren itzala Bizkaiko mendebaleko hizkuntza paisaian

Eguraldi hotz baina lagunarte beroan Onomastika Elkartearen 2022ko Asanblada Orokor Irekia

Atzo, apirilak 2, udaberri hasi berriaren elurra lagun, giro hotzean baina lagunarte beroan Segura hiribildu ederra ezagutzeko txangotik bueltan, Onomastika Elkartearen urteko asanblada irekia ospatu genuen Legazpiko Telleriarte auzoko Uztarri Elkartearen egoitzan. Hainbat gai luze eta adoretsu erabili eta arauzko kontu ematearen ondoren, zuzendaritza taldea berritzeari ekin zitzaion. Pandemiak aurreko bi urteotan eragindako “hibernazioa” dela eta, oraingo zuzendaritzako kideek beste bi urtez jarraitzea adostu zen, salbu eta berritu den diruzainaren kargua.

Aurrerantzean lan egiteko moduaz ideia asko mahairatu ziren. Honako hauek hartu ziren egokientzat eta gidalerro bezala hartzea onetsi:

1.- Edukiak sortzeko talde ireki bat arituko da batetik eta eduki horien zabalkunderako beste talde bat.

2.- Jardunaldi akademikoak, aukeran, tokian tokiko erakundeekin elkarlanean burutuko dira eta dagokion lurraldeko kideek hartuko dute horien antolatzeko ardura.

3.- Jardunaldi horietan sorturiko materialez Onomastikaria aldizkaria elikatuko da.

4.- Finantzei dagokionez, albait, ordainketak ekintzen antolaketan izan ditzakegun babesleek zuzenean egitea lehenetsiko da, Onomastika Elkartearen zuzeneko parte hartzerik gabe.

Aurrera begirako proiektuen artean honakoxeak lehenetsi ziren:

1.- Udazken aldera gure egoitza, Henrike Knörr liburutegia eta Ricardo Cierbide onomastika liburutegia hartuko dituena, Aramaion zabaltzea.

2.- Ekitaldi hori probestuta, inaugurazio jai bat antolatzea, Henrike Knörr eta Ricardo Cierbide lagun eta aitzindarien omenezko jardunaldi akademiko bat burutuz.

3.- Azken urteotan Amurrion bertako Aztarnak elkartearen babespean burutzen dugun bi urtez behingo jardunaldiarekin jarraitzea.

4.- Aurten aurrenekoz eta Burdinola elkartearen bultzadaz Legazpin burutuko dugun “Burdina eta Onomastika” jardunaldia urterokoa eta ibiltaria egitea.

5.- Onomastikaria aldizkaria behingoz kaleratzen hastea.

Guzti horiek ahotan erabili ondoren, ordurako goseak xaxatuta, indabak eta bestelakoak jateari ekin genion. Elurrak harrapatuko gintuen beldurrez, bazkalondoa neurriz luzatuta eta hurrengo larunbatera arteko agurra eginda, nor bere etxera abiatu zen ahogozo ederrarekin.

Ayer, 2 de abril, con la compañía de la recién estrenada primavera, de vuelta de la excursión para conocer la hermosa villa de Segura, celebramos en un ambiente frío pero cálida compañía la asamblea anual abierta de la Sociedad Vasca de Onomástica en el local de la Sociedad Uztarri del barrio Telleriarte de Legazpi. Tras tratar larga y animosamente varios temas y dacción de cuentas de rigor, se procedió a la renovación del equipo directivo. Debido a la “hibernación” provocada por la pandemia en los dos años anteriores, se acordó prorrogar por dos años la directiva actual, salvo el cargo de tesorero que se acordó renovar.

Sobre la manera de trabajar en lo sucesivo afloraron muchas ideas. Se consideraron las más adecuadas y se aprobaron como línea maestra a seguir las siguientes:

1.- Creación de un grupo de trabajo abierto para crear contenidos y de otro grupo de difusión de dichos contenidos.

2.- Las jornadas académicas se desarrollarán preferentemente en colaboración con entidades locales y serán organizadas por miembros del territorio correspondiente.

3.- De los materiales creados en estas jornadas se nutrirá la revista Onomastikaria.

4.- En cuanto a finanzacíon de estas actividades, lo deseable es que los pagos se realicen directamente por los patrocinadores que podamos tener en la organización de ellas, sin la participación directa de la nuestra sociedad Onomastika.

Entre los proyectos de cara al futuro se priman:

1.- Inauguración, en torno al otoño, de nuestra sede que albergará la Biblioteca Henrike Knörr y la Biblioteca Onomástica Ricardo Cierbide, en Aramaio.

2.- Organización de una fiesta inaugural, aprovechando dicho evento, con la celebración de una jornada académica en memoria de los amigos y adalides Ricardo Cierbide y Henrike Knörr.

3.- Continuar con la Jornada bienal que en los últimos años desarrollamos en Amurrio bajo el auspicio de la Asociación Aztarnak de Tierra de Ayala.

4.- Realización anual e itinerante de la jornada “Burdina eta Onomastika” que con el impulso de la asociación legazpiarra Burdinola celebraremos este año por primera vez.

5.- Inicio del lanzamiento definitivo de la revista Onomastikaria.

Después de haber tratado estas cuestiones y ya azuzados por el hambre, pasamos a degustar un reconfortante plato de alubias y resto de menú. Ante el miedo a que la nieve nos complicara el regreso, alargada con prudencia la sobremesa y hechas las despedidas hasta el próximo sábado, cada cual se dirigió hacia su casa con un buen sabor de boca.

Onomastika Topaketa itzulian dator

Gogo- eta indarberriturik itzuli gara.

Azken bolada luzean isilean gorde gaituen pandemiaren ondoriozko murrizketak atzean uzten garen honetan, datorren azaroaren 6an, larunbatarekin, IV. Onomastika Topaketa burutuko da Amurrion bertako Aztarna Etnografia eta Kultura Taldearen eta Onomastika Elkartearen eskutik eta Amurrioko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren ezin estimatuzko laguntzaz. Aurtengo edizioa herrian bertan burutuko da, parrokiako katekesiko lokaletan.

Etnografia eta toponimia izenburua eman zaio aurtengo topaketari, toponimia gaiekin interes gutxiagokoa ez den eta honen oinarrietan dagoen lexikoaren gai zabal aurkeztu diren bost ponentzietatik hirutan erabiliko baita.

Hasierako bi hitzaldiek, Koldo aurten 50 urte betetzen duen Mitxelenaren “Toponimia, léxiko y gramática” artikulu gogoangarria hartzen dute abiapuntu, titulua bera parafraseatuz. Ander Ros, Mitxelenaren jatorrizko izenburuari “no-gramática” gaineratu edo aldatuta, toponimiaren eta oro har onimiaren estragramatikalitateaz mintzatuko zaigu. Mikel M. Aretak, berriz, “hidronimia” bihurtu du jatorrizko izenburuko “toponimia” eta gure ingurumarietako antzinako ibai izen misteriotsuez jardungo zaigu.

Atsedenaldiaren aurretik Josune Aznarezek Erronkariko uskara galduaren arrasto biziak aurkeztuko dizkigu. Izan ere, toponimian iharturik gorde diren hitzez gain eguneroko erderazko mintzairan ere badira galdu gabeko altxorrak.

Indarrak hartzeko atsedenaldiaren ondoren, Erronkaritik Ekialderantza egingo pausoa Onomastika Elkarteko buru Juan Karlos L. Mugarzak eta Pinirioko toponimian antzeman daitezkeen erromatarren aurreko erro zenbait aztertuko dizkigu eta euskararekin duketez lotura azalduko.

Joseba Abaitua, hitzaldien txanda ixteko, 360ko bira bat egingo du eta antzinako toponimiatik toponimia historikora eta neotoponimiara bihurtuko. Hizkuntza-politikan hain beharrezkoa eta hain eskatua den adostasunerako oinarriak aurkeztuko dizkigu.

Hitzaldi bakoitzaren ondoren galderak egiteko eta ponenteekin solasean aritzeko aukera izango bada ere, azkenerako ere gorde da azken galderak egiteko alditxo bat ere. Jakinez eta gai ezberdinak agortu gabe geratuko direla, lagunartean bilduko gaituen bazkarian eta bazkalondoan izango da hitzaspertuan jarraitzeko aukera.

Saioa doakoa izanik ere, topaketarako eta batez ere bazkarirako, honek plaza mugatuak baititu, izena aldez aurretik ematea eskertzen da. Telefonoz (945 89 14 50) zein emailez (kulturetxea@amurrio.org) egin daiteke izen ematea, ahalik eta lasterren, horretarako epea atzean utzi baitugu.

Hemos vuelto con ganas y fuerzas renovadas.

En estos momentos que dejamos atrás las restricciones impuestas por la pandemia que nos ha tenido sumidos en el silencio, el próximo sábado 6 de noviembre, se va a celebrar en Amurrio el IV Encuentro de Onomástica de mano del Grupo de Etnografía y Difusión Cultural de Alto Nervión Aztarna y de la Sociedad Vasca de Onomástica y con la inestimable colaboración del Ayuntamiento de Amurrio y de la Diputación Foral de Álava. En esta ocasión el encuentro se traslada a los locales de catequesis parroquial en el centro del pueblo.

Esta edición lleva el epígrafe Etnografía y Toponimia. En efecto, junto a los recurrentes temas toponímicos se le añaden en esta ocasión hasta en tres de las cinco ponencias a presentar el amplio y no menos interesante tema del léxico, central en las bases de la toponimia.

Las dos conferencias iniciales toman de punto de partida, y parafrasean su título, el memorable artículo de Koldo Mitxelena “Toponimia, léxico y gramática” que cumple en estas semanas 50 años. Ander Ros, añadiendo al título original de Mitxelena o cambiando este por un “no-gramática”, versará sobre la extra-gramaticalidad de la toponimia y de la onimia en general. Mikel M. Areta, por su parte, sustituyendo el término “toponimia” original por el más concreto de hidronimia, nos hablará de los antiguos y misteriosos nombres de ríos de nuestro entorno.

Antes del descanso, Josune Aznarez nos presentará los restos vivos del fenecido uskara roncalés. Porque además de las palabras que nos han quedado anquilosadas  en la toponimia, se han conservado en la lengua viva tesoros léxicos.

Tras el descanso para recuperar fuerzas, el presidente de Onomastika Elkartea Juan Carlos L. Mugarza dará un paso de Roncal hacia tierra del este. Nos analizará algunas raíces prerromanas que pueden vislumbrarse en la toponimia pirenaica y nos hablará sobre su supuesta relación con el euskera.

Joseba Abaitua, para cerrar el ciclo de charlas, dará un giro de 360 grados y retornará de la toponimia más arcaica a la toponimia histórica y a la neotoponimia. Trazará las bases para un consenso tan demandado y necesario en la política lingüística.

Aun cuando después de cada charla habrá ocasión para preguntar e interactuar con los ponentes, se ha guardado también un turno para las últimas preguntas. Sabido que los distintos temas quedarán sin agotar, habrá ocasión en la comida y sobremesa para seguir profundizando en ellos en un ambiente más distendido.

Así el encuentro es gratuito, se agrade la inscripción al mismo por adelantado, especialmente para la comida, dado que esta tiene plazas limitadas. La inscripción se puede hacer ya por teléfono (945 89 14 50) ya por email (kulturetxea@amurrio.org), lo antes posible, dado que el plazo para ello ya lo hemos rebasado.

TOPONIMIA EHUko UDA IKASTAROETAN ERE

Aste honetako astearte-asteazkenean, ekainak 15-16, Los Límites del Euskera en la Antigua Vasconia-Euskararen Mugak Antzinako Vasconian izeneko ikastaroa izango da EHUak Bilbaon duen Bizkaia Aretoan, 2021eko Uda Ikastaroen barruan. Joaquín Gorrochategui akitanieraren muga geografikoez arituko zaigu, Eduardo Alfaro eta Eduardo Aznar, Soriako aztarna arkeologikoei buruz eta Ebro haneko euskaraz arituko dira hurrenez hurren. David Petersonek Contextos históricos para la toponimia vasca en la Castilla medieval hitzaldia aurkeztuko du eta Julen Manterola Araba, Burgos eta Errioxako toponimia zaharraren ezaugarriez jardungo da. Aztergai honetan toponimiak eskaintzen duen tresna baliatuko duen azken hizlaria Onomastika Elkarteko burua Juan Karlos Lopez-Mugartza izango dugu, Ansótik Andorrara bitarteko eremuan euskarak izan duen presentzia toponimia zaharraren argitan azalaraziko duena.

El martes y miércoles de esta semana, 15-16 de junio, tendremos el curso titulado Los Límites del Euskera en la Antigua Vasconia-Euskararen Mugak Antzinako Vasconian dentro de los Cursos de Verano de 2021 en el Salón Bizkaia que la UPV tiene en Bilbao.  Eduardo Alfaro y Eduardo Aznar versarán sobre los restos arqueológicos en Soria y el euskera en el valle del Ebro respectivamente. David Peterson ofrecerá la conferencia Contextos históricos para la toponimia vasca en la Castilla medieval y Julen tratará sobre las características de la vieja toponimia de Álava, Burgos y Rioja. El último conferenciante que se valdrá de la herramienta que la toponimia ofrece en este campo será el presidente de la Sociedad Vasca de Onomástica-Onomastika Elkartea Juan Karlos Lopez-Mugartza, quien mostrará a la luz de la toponimia la presencia que el euskera tuvo en el área de Ansó a Andorra. izango dugu, Ansótik Andorrara bitarteko eremuan euskarak izan duen presentzia toponimia zaharraren argitan azalaraziko duena.

Las huellas de nuestros árboles del pasado en Basauri

Ostegun honetan, maiatzak 6, hitzaldia emango du Basaurin, Hiri-Arbolaren I. Astearen ekitaldien barruan, Onomastika Elkarteko Ander Rosek. Pandemiak eragindako isilaldi luze baten ondoren, hasi da mundua gutxika-gutxika amesgaiztotik esnatzen. Onomastikaren ordua ere bada. Iraganean zein zuhaitz izan ditugun eta zuhaitz horiek nola landatu eta ustiatu ditugun aztertuko du Rosek onimia baliatuz. Txus Cabellorekin batera orain dela 25 urte atera zuen ikerlari bilbotarrak Basauriko toponimia liburua. Harrezkero, ez diote material ezezagunak jasotzeari utzi eta laster Basauriko onimia ikuspegi zabalago eta aberatsago batetik erakutsiko digute liburu berri batean. Ostegunekoa horren aurrerapen txiki bat izango da. Hitzaldia ez da, ordea, Basaurira mugatuko, ikasgaia eskualdeko onimiaren argitara aztertuko baita. Zoritxarrez, aforoa mugatua izango da baina berandu gabe bideoa izango da ikusgai Sagarrak taldearen youtubeko kanalean eta ondobidean hitzaldiak bigarren aurkezpen bat izango du hurrengo batean euskaraz.

Este jueves, 6 de mayo, el miembro de Onomastika Elkarte/Sociedad Vasca de Onomástica Ander Ros, ofrecerá una charla dentro de los actos de la I. Semana del Árbol Urbano en Basauri. Tras un largo silencio provocado por la pandemia el mundo empieza a despertar de la pesadilla poco a poco. Es la hora de la onomástica también. Ros analizará a través de la onimia qué árboles hemos tenido en el pasado y como los hemos plantado y explotado. Hace 25 años publicó el investigador bilbaíno, junto a Txus Cabello, el libro Basauriko Toponimia. Desde entonces, no han dejado de recopilar materiales inéditos y pronto no mostrarán en un nuevo libro la onimia de Basauri desde un enfoque más amplio y más rico. Lo del jueves será un pequeño adelanto de eso. La conferencia no se limitará, sin embargo, a Basauri, dado que el objeto de estudio se analizará a la luz de la onimia de la comarca. Lamentablemente, el aforo es limitado pero a no mucho tardar estará disponible un vídeo en el canal de youtube del grupo organizador Sagarrak y salvo infortunio la charla tendrá en próximas fechas una presentación también en euskera.

Metro Bilbao y la degradación onomástica

Metro Bilbao, que ha cumplido 25 años, ofrece una oportunidad única en lo que respecta al registro oral de los nombres de las estaciones, que lo son de localidades y barrios. La megafonía interna canta al paso de cada estación dichos nombres. Lejos de aprovechar esta virtualidad, la han convertido a la contra. Nombres como Ansio, en Barakaldo, lo pronuncian a la española, violando una de las características más marcadas de la fonología vasca, tal es la la ausencia de diptongos ascendentes. En San Inazio y Kabiezes, esta última en Santurtzi, a pesar de una grafía euskérica discutible, la pronunciación es también a la española, con una interdental desconocida en euskera que va subliminalmente introduciéndose en la lengua.

En otras ocasiones han utilizado este transporte público como caballo de Troya para introducir versiones vascas de nombres simplemente inventadas, tal es el caso de Santimami por San Mamés, o de nula tradición como Zazpikaleak (mal escrito y en este caso bien pronunciado en dos unidades fónicas). Se atreven a inventarse nombres y no a recuperar alguno genuino como por ejemplo Krutzeta por Gurutzeta, recreado este último hace ahora un siglo como nombre de una pequeña calle particular a partir de la forma romance Cruces. Subliman una forma popular en declive como Siete Calles (¡¡no Sietecalles!!), aunque sea en su versión euskérica sin tradición real, pero no se atreven a reivindicar Plaza Elíptica o Plaza Eliptikoa, y perpetúan el nombre de Moyúa (mal escrito sin tilde) que fue uno de los primeros nombres que impuso en 1937 el recién auto instaurado ayuntamiento franquista después de la toma de Bilbao. Federico de Moyúa fue un alcalde liberal de Bilbao y no tendríamos nada que objetar, si no fuera por su imposición a manos de un consistorio que se estrenaba en su labor de purga a todos los niveles. Tampoco tendríamos nada que objetar contra el nombre de San Ignacio o su versión maquillada San Inazio, barrio de Deusto, si no fuera porque fue una urbanización de iniciativa falangista para la que expropiaron e incautaron muchos caseríos, haciendo olvidar los nombres de estos y rebautizando las calles del nuevo barrio con nombres foráneos.

La cuestión que subyace no es la falta de pericia o interés por parte de Metro Bilbao. Lo grave es que Metro Bilbao delegó, a través de convenio, en Euskaltzaindia para que le gestionara los asuntos relacionados con el euskera y nombres vascos de las estaciones. No radica en esto el mal, sino en el nefasto resultado: labor arbitraria y poco respetuosa con la lengua vasca a la que se debe. La misma grave dejación hay que atribuirle al Ayuntamiento de Bilbao, último responsable del nombre de sus calles y barrios.

Una carta de opinión denunciando esta mala práxis y la ocasión perdida la firma en Berria el miembro de Onomastika Elkartea Ander Ros.

Orain dela 500 urteko euskarazko lehen poemak ezagutzera emateko proiektuan parte hartu du Onomastika Elkarteak

Euskarazko lehen poemak, XVI. mendearen hasierakoak, aurkeztu dira euskararen nazioarteko egunean Donostian. Testua, Oñatin, Gipuzkoako Probintziako  Artxibo Historikoan aurkitu zuen Rosa María Ayerbe doktoreak XVI. mendeko ezkontza kontratuak arakatzen zebilela. Miguel Ibáñez de Insausti eskribau azkoitiarraren eskritura batzuk biltzen zituen koadernillo baten azalarena egiten zuen orri batean zegoen, erderazko proba batzuek uzten zuten espazio zurian idatzita, orri buruan, bi ertzetan eta erderazko testuaren lerroartean. Poemen egilea, notario honen eskribautzan ofizioa ikasten ari zen ikasle bat izan zitekeela ondorioztatu da.

Dokumentua, euskarazko testua nabarmendua duela
Euskarazko testua garbiturik eta bakarturik

Testua bi poemak osatzen dute: Ene laztan gozo ederra eta Goizean goizik jagui nintzan, gehi hirugarren baten incipit tatxatu irakurgaitza: Egun batean ninjoela.

Onomastika Elkarteko kide Ander Rosek, bera izan baita azken bederatzi hilabeteotan testua osatzen eta aztertzen aritu den filologoa,  azaldu zituen testu berri honen ezaugarri nagusiak. Fray Zumarragoaren gutunera arte, 1537koa baita, agertu diren bi poema hauek dira euskara arkaikoko testurik luzeena. Hiru testu zaharrago badira, baina hirurak ere nabarmen txikiagoak eta hirurak ere Nafarroan aurkituak. Oñatin aurkitutakoa Mendebalde osoko zaharrena da eta Iparraldean ere ez du aurrekorik. Hapaxak, hapaxak zirenei kategoria kendu dieten hitzak, arkaismo morfologikoak, lokalismoak, … asko dira bi poemek, beren txikian, aurkezten dizkiguten alderdi interesgarriak.

Testuko hapaxetako bat: guiza erayten

Artxibo historikoak zuzentzen duen Ramon Martinek argi izan du hasieratik beronen helburua testu hori publikoaren eta adituen eskuetan jartzea zela. Horretarako, alabaina, testua baldintza egokietan aurkeztu beharra zegoen. Izan ere, dokumentuaren egoera ez zen egokiena eta testua irakurtzeko zailtasun handiak zituen.

Dokumentuak ezkerreko ertzean dituen arazoen detaile bat

Dokumentua irakurtzeko zailtasunak ematen dituen letramolde gotiko kurtsiboan dago idatzita. Zailtasun horrez gain, euskarriak haustura txikiak ditu ezkerreko ertzean eta tinta trazu batzuk tatxaturik, ezabaturik, korriturik eta gainidatzirik daude. Beste arlo batean, poemek, ez baitaude lerroka idatzita eta bai testu korrituan, ez dute adierazten duten mezua nahiko genukeen bezain garden uzten.

A letraren glifoen azterketaren lagin bat

Lan hori egiteko lantaldea osatu zuen Ramon Martinek artxiboko “ekosistema” baliatuz. Ander Ros Onomastika Elkarteko poiektu baterako ari zen Azkoitiko eskritura zaharrak aztertzen (https://onomastika.org/proiektuak/azkoitia-hastapen-historikoetan/) eta hortik etorri zitzaion dokumentuaren lehen balorazioa egiteko eskabidea. Iago Irixoa historilariak, garai hartako dokumentazioan aditua baita, lehen transkripzioa egina zuen. Hilabeteak eman dituzte taldeko kideek irakurketa zaileko pasarteak argitu beharrean.

Edizio kritiko digitalaren detaile bat

José Valderrey argazkilariak Wood lanpara baliatuz gama ultramoreko argazkia egin zuenean hobetoxeago irakurri ahal izan zen dokumentua. Nolanahi ere, azterketa paleografiko zehatza egin beharra zegoen, tinta ezberdinak bereiztuz hizki guztiak banan-banan trazatuta. Zeregin hori ere Ander Rosek hartu zuen bere gain, bai eta dokumentua online jartzeko edizio kritiko digital bat ere. Azken hilabeteak argazki hiperespektralen zain eman dituzte, dozena erdi bat hitzek oraindik ematen baitituzte irakurtzeko arazoak. Zoritxarrez, argazki berriek ez dute nahi zuten emaitza eman baina oraindik badago teknologia berriei esker testua irakurgarriago uzteko esperantza izpi bat.

Gaztelaniazko eta euskarazko testuak bereizteko prozesuaren detailea
Testua garbitzeko eta trazatzeko prozesuaren detailea

Gasconhak eta Euskal Herriak ikerlari fina galdu dute

Gasconhak, Bigòrrak, Pirinioek, Euskal Herriak, mediabalistikak, onomastikak… ikerlari fin eta nekaezina galdu du berri du iragan irailaren 30ean: Xavier Ravier (1930-2020). Bere lurreko hizkuntza eta onomastika errotik jaso eta ikertu zituen, beste askoren artean Atlas linguistique de la Gascogne (1965-1972), Vocabulaire médiéval des ressources naturelles en Haute-Bigorre (2010) edota Le cartulaire de Bigorre (XIe-XIIIe siècle) (2005) lekuko. Akitania zaharra aztergai izanik, ez zituen euskara eta Euskal Herria alde batera utzi. Euskaltzaindiak Gasteizen 1986an antolatu zituen I Onomastika Jardunaldi prometagarri haietara gonbidatu gisa etorri zitzaigun, ausart, onomastikaren alderdi teori batez hausnarrean. Izan ere, teoria eta praxia gutxik bezala uztartzen zekien Pau eta Toulouse-Le Mirail-eko unibertsitateetako ikerlari prestuak. Lehenago ere (1967), saiatua zen Bigòrrako erdi aroko toponimian euskararen aztarnak bilatzen, eta Xarles Bidegainek hurbildu zigun Le récit mythologique en Haute-Bigorre (1896) liburuan “Goi-Bigorreko mitologiak egite handia duela Euskal Herrian ezaguna den mitologiarekin frogatzen du egileak”.

Bigòrrako lurra arina izan dakiola eta Nouvelle Revue d’Onomastique iragarri duen omenaldiak berarekiko zorra kitatzeko balio diezagula!

Gasconha, Bigòrra, los Pirineos, el País Vasco, la mediavalística, la onomástica… acaban de perder el pasado 30 de septiembre a un investigador excelso e incansable: Xavier Ravier (1930-2020). Recogió e investigó de raíz la lengua y onomástica de su tierra, testigos entre otros muchos Atlas linguistique de la Gascogne (1965-1972), Le cartulaire de Bigorre (XIe-XIIIe siècle) (2005) o Vocabulaire médiéval des ressources naturelles en Haute-Bigorre (2010). Tuvo a la vieja Aquitania entre sus campos de investigación, y por ello no dejo de lado al euskara y al País Vasco. Acudió como invitado a aquellas prometedoras I Jornadas de Onomástica que organizó Euskaltzaindia en Vitoria en 1986, valiente, con una reflexión sobre un aspecto teórico de la onomástica. Y es que el noble investigador de las universidades de Pau y Toulouse-Le Mirail supo como pocos conjugar la teoría y la praxis. Antes (1967), ya se había empleado en buscar rastros del euskara en la toponimia medieval de Bigòrra, y en el libro Le récit mythologique en Haute-Bigorre (1896) que nos acercó Xarles Bidegainek “ demostró que la mitología de la Alta Bigorra tiene gran semejanza con la que conocemos en el País Vasco”.

¡Que la tierra de Bigòrra le sea leve y que el homenaje que ha anunciado la Nouvelle Revue d’Onomastique nos sirva para saldar la deuda que tenemos con él!