Bihar, maiatzak 12, Basauriko Ibaigane kulturetxean, arratsaldeko 19etan, basogintza historikoaz mintzatuko zaigu Ander Ros. Iraganetiko ikuspegia izango da eskainiko diguna, baina baita filologiatik eta onomastikatik eginikoa ere. Izan ere, basogintzaren mundu luze-zabaleko lexikoa eta toponimia izango ditu, besteak beste, hizpide.
