Sarako Idazleen Biltzarra eta Liburu Azokan ere onomastika presente

Sarako Idazleen Biltzarra eta Liburu Azoka ospatu zen atzo. Beste batzuen artean, onomastika zeharka ikutzen duten bi lagunen liburu bana aurkitu genituen bertan.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Batetik, labetik atera berria zen Xabier Elosegiren lana kausitu genuen. 1793-1872 urte bitarteko Hegoaldeko gizonen eta Iparraldeko emakumeen arteko ezkontzak miatu ditu zehatz-mehatz Lapurdin erroak emandako tolosarraren lan finak. Hendaia, Biriatu, Ziburu, Urruña, Azkaine, Sara, Senpere eta Ainhoa herrietako ezkontza hauek ezkontza guztien %10-30 dira. Hegoaldeko deiturek Iparraldean izan duten zabalkundea ulertzera ere bideratua da lana eta horretarako ezinbesteko lanabesa dugu eta holako beste lan batzuetarako eredua. Zorionak Xabier.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Ahotan hartu behar dugun bigarren liburua ez da hain berria baina gaurkotasunik ez du batere galdu. Ezagutzen genuen lehendik deiturei buruz Marikita Tanburinek eginiko lanxume baina paregabea eta emazteak ezkontzeko orduan deitura galtzeari buruzko haren iritzi kritikoa. “Aitaren, senarraren ala amaren izena” eta “Euskal emazteak” goiburuko bi gogoetak osatzen dute liburua eta bietan ere ikutzen du emazteen deituren gai eta horren inguruko gorabeherak, historikoak zein sozialak. Zorionak, azteko partez kasu honetan, Marikitari ere.

Liburu biak, Iparraldean gutxika-gutxika zabaltzen ari den usadio berriari jarraiki, elebidunak dira liburu biak, frantses zein euskaldun irakurleen eskura jartzeko.

 

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s