Onomastika Topaketa itzulian dator

Gogo- eta indarberriturik itzuli gara.

Azken bolada luzean isilean gorde gaituen pandemiaren ondoriozko murrizketak atzean uzten garen honetan, datorren azaroaren 6an, larunbatarekin, IV. Onomastika Topaketa burutuko da Amurrion bertako Aztarna Etnografia eta Kultura Taldearen eta Onomastika Elkartearen eskutik eta Amurrioko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren ezin estimatuzko laguntzaz. Aurtengo edizioa herrian bertan burutuko da, parrokiako katekesiko lokaletan.

Etnografia eta toponimia izenburua eman zaio aurtengo topaketari, toponimia gaiekin interes gutxiagokoa ez den eta honen oinarrietan dagoen lexikoaren gai zabal aurkeztu diren bost ponentzietatik hirutan erabiliko baita.

Hasierako bi hitzaldiek, Koldo aurten 50 urte betetzen duen Mitxelenaren “Toponimia, léxiko y gramática” artikulu gogoangarria hartzen dute abiapuntu, titulua bera parafraseatuz. Ander Ros, Mitxelenaren jatorrizko izenburuari “no-gramática” gaineratu edo aldatuta, toponimiaren eta oro har onimiaren estragramatikalitateaz mintzatuko zaigu. Mikel M. Aretak, berriz, “hidronimia” bihurtu du jatorrizko izenburuko “toponimia” eta gure ingurumarietako antzinako ibai izen misteriotsuez jardungo zaigu.

Atsedenaldiaren aurretik Josune Aznarezek Erronkariko uskara galduaren arrasto biziak aurkeztuko dizkigu. Izan ere, toponimian iharturik gorde diren hitzez gain eguneroko erderazko mintzairan ere badira galdu gabeko altxorrak.

Indarrak hartzeko atsedenaldiaren ondoren, Erronkaritik Ekialderantza egingo pausoa Onomastika Elkarteko buru Juan Karlos L. Mugarzak eta Pinirioko toponimian antzeman daitezkeen erromatarren aurreko erro zenbait aztertuko dizkigu eta euskararekin duketez lotura azalduko.

Joseba Abaitua, hitzaldien txanda ixteko, 360ko bira bat egingo du eta antzinako toponimiatik toponimia historikora eta neotoponimiara bihurtuko. Hizkuntza-politikan hain beharrezkoa eta hain eskatua den adostasunerako oinarriak aurkeztuko dizkigu.

Hitzaldi bakoitzaren ondoren galderak egiteko eta ponenteekin solasean aritzeko aukera izango bada ere, azkenerako ere gorde da azken galderak egiteko alditxo bat ere. Jakinez eta gai ezberdinak agortu gabe geratuko direla, lagunartean bilduko gaituen bazkarian eta bazkalondoan izango da hitzaspertuan jarraitzeko aukera.

Saioa doakoa izanik ere, topaketarako eta batez ere bazkarirako, honek plaza mugatuak baititu, izena aldez aurretik ematea eskertzen da. Telefonoz (945 89 14 50) zein emailez (kulturetxea@amurrio.org) egin daiteke izen ematea, ahalik eta lasterren, horretarako epea atzean utzi baitugu.

Hemos vuelto con ganas y fuerzas renovadas.

En estos momentos que dejamos atrás las restricciones impuestas por la pandemia que nos ha tenido sumidos en el silencio, el próximo sábado 6 de noviembre, se va a celebrar en Amurrio el IV Encuentro de Onomástica de mano del Grupo de Etnografía y Difusión Cultural de Alto Nervión Aztarna y de la Sociedad Vasca de Onomástica y con la inestimable colaboración del Ayuntamiento de Amurrio y de la Diputación Foral de Álava. En esta ocasión el encuentro se traslada a los locales de catequesis parroquial en el centro del pueblo.

Esta edición lleva el epígrafe Etnografía y Toponimia. En efecto, junto a los recurrentes temas toponímicos se le añaden en esta ocasión hasta en tres de las cinco ponencias a presentar el amplio y no menos interesante tema del léxico, central en las bases de la toponimia.

Las dos conferencias iniciales toman de punto de partida, y parafrasean su título, el memorable artículo de Koldo Mitxelena “Toponimia, léxico y gramática” que cumple en estas semanas 50 años. Ander Ros, añadiendo al título original de Mitxelena o cambiando este por un “no-gramática”, versará sobre la extra-gramaticalidad de la toponimia y de la onimia en general. Mikel M. Areta, por su parte, sustituyendo el término “toponimia” original por el más concreto de hidronimia, nos hablará de los antiguos y misteriosos nombres de ríos de nuestro entorno.

Antes del descanso, Josune Aznarez nos presentará los restos vivos del fenecido uskara roncalés. Porque además de las palabras que nos han quedado anquilosadas  en la toponimia, se han conservado en la lengua viva tesoros léxicos.

Tras el descanso para recuperar fuerzas, el presidente de Onomastika Elkartea Juan Carlos L. Mugarza dará un paso de Roncal hacia tierra del este. Nos analizará algunas raíces prerromanas que pueden vislumbrarse en la toponimia pirenaica y nos hablará sobre su supuesta relación con el euskera.

Joseba Abaitua, para cerrar el ciclo de charlas, dará un giro de 360 grados y retornará de la toponimia más arcaica a la toponimia histórica y a la neotoponimia. Trazará las bases para un consenso tan demandado y necesario en la política lingüística.

Aun cuando después de cada charla habrá ocasión para preguntar e interactuar con los ponentes, se ha guardado también un turno para las últimas preguntas. Sabido que los distintos temas quedarán sin agotar, habrá ocasión en la comida y sobremesa para seguir profundizando en ellos en un ambiente más distendido.

Así el encuentro es gratuito, se agrade la inscripción al mismo por adelantado, especialmente para la comida, dado que esta tiene plazas limitadas. La inscripción se puede hacer ya por teléfono (945 89 14 50) ya por email (kulturetxea@amurrio.org), lo antes posible, dado que el plazo para ello ya lo hemos rebasado.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s