Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak Navarrorum. Euskeraren gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea izeneko erakusketa zabaldu berri du. Erakusketaren izenburu nagusiak  euskara lingua navarrorum izendatzen zuen Antso VI.a jakituna Nafarroako erregeak sinaturiko dokumentuaren 850 urteak dakarzkigu gogora.

Erakusketak euskarak Nafarroan izan duen presentzia dokumentala -eta beraz idatzia- begietaratzen digu.  Dokumentazioak antzinate erromatarretik XIX. mendera arte hartzen du, duten lekukotasunezko balioarengatik tentu handiz aukeraturiko 36 piezaren bidez. Erakusketaren komisarioa Peio J. Monteano dugu, erakunde antolatzaileko artxibaria eta gaian aditu handia dena, Iceberg Navarro. El euskera y castellano en la Navarra del siglo XVI bere azken liburuan beste behin frogatu berri duenez. Jarduerari buruzko detaile gehiago erakusketak dirauen bitartean etengabe berrituko den http://culturanavarra.es/eu/navarrorum webgunean daude ikusgai. Zorionak eta eskerrak antolatzaileei eta gaiaz jakinmina eta grina dutenei beronetaz gozatzera joateko adorea. Erakusketa urtea bukatu bitartean ikusi ahal izango dugu, ez dezagun aukera paregabe hau gal!

Navarrorum

El Archivo Real y General de Navarra acaba de presentar la exposición Navarrorum. Dos mil años de documentos navarros sobre el Euskera. El título principal de la muestra rememora los 850 años del documento firmado por el rey Sancho VI el Sabio de Navarra en el que refiere la lengua vasca como lingua navarrorum.

La exposición muestra la presencia documental, y por tanto escrita, del euskara en Navarra. La documentación expuesta abarca desde la Antigüedad romana hasta el siglo XIX a través de 36 piezas seleccionadas con gran tiento por su valor testimonial. El responsable de la exposición no es otro que Peio J. Monteano archivero de la institución organizadora del evento y gran especialista del tema, como acaba de demostrar una vez más en su último libro Iceberg Navarro. El euskera y castellano en la Navarra del siglo XVI. Mas detalles del evento están disponible en la página http://culturanavarra.es/es/navarrorum que se irá actualizando mientras dure la muestra.

Felicidades y gracias a los organizadores y ánimo para acudir a disfrutarla a los curiosos y apasionados del tema. Se podrá visitar esta hasta fin de año. ¡No perdamos esta inmejorable oportunidad!

Advertisements