Artikulu oso interesgarria idatzi du Alea aldizkari digitalean Koldo Biguri filologoak, Berria egunkariak bere estilo liburuan –a itsatsia duten zenbait toponimo, Euskaltzaindiako Onomastika Batzordearen usadioari jarraiki, (-a) batez adierazten dituztenak, artikulua balute bezala deklinatzeko emandako gomendioaren karietara. Onomastika Elkarteko Ander Rosek erantzun dio arrazoia emanez eta bide batez eskizoglosia salatuz. Onomek ez dute artikulu funtzionalik, onomak sortzez izen sintagma fosilduak baitira. Gasteizko auzo izena Arana bada edo bertako auzo eta futbol zelaia Mendizorrotza bada, ez da *Araneko edo *Mendizorrotzera esan edo idatzi behar, Aranako eta Mendizorrotzara baizik, Gasteizko euskaldunek –baina ez bertako udalak– egin bezala.