Kalean eta online dago azkenik Huarte de San Juan (Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika) aldizkariaren zenbaki berria, 2017. urteari dagokion 17.a. Esku handia izan du Onomastika Elkarteak zenbaki honen erditzean. Izan ere, urtea hastearekin batera zenduriko Ricardo Cierbide gure ohorezko elkarteburuaren nekrologika batek zabaltzen du aldizkaria eta beronen artikulu batez jarraitzen: “La onomástica histórica de Navarra“. Nafarroako Unibertsitate Publikoan (UPNA) 2016ko urrian eman zuen hitzaldi baten testua biltzen du hilondoko artikulu honek. Onomastika Elkartean filologo tafallar prestuak utzitako lehendakari kargua bere gain hartu zuen eta aipatu unibertsitateko irakaslea den Juan Karlos Lopez-Mugartzaren artikulu bat ere badago aldizkarian: “Onomástica genérica roncalesa ligada a casas y edificios“, hain ezaguna eta maitea duen Erronkariko oikonimiaz. Azkenik, Ander Ros-en “Jordi-ak: Ba ote dago onoma artikuludunik?” lana dugu, onomastikaren arazo teoriko egoskor baterako proposamen kontrakarrekoa eskaintzen duena.

Aldizkariaren zuzendari berrietako bat den Orreaga Ibarraren “Nafarroako ahozko mintzoaren aniztasuna” eta gai didaktikoak jorratzen dituzten beste bost artikuluk, seiak ere interes handikoak,  osatzen dute alea.

¡On degizuetela irakurgaiek!

HuarteSJ17-Azala

Por fin está en la calle y online el último número de la revista Huarte de San Juan (Filología y Didáctica de la Lengua), nº 17 correspondiente al año 2017. Ha tenido gran protagonismo la Sociedad Vasca de Onomástica en la gestación de este número. En efecto, abre la revista una necrológica del presidente honorífico de nuestra Sociedad Ricardo Cierbide, fallecido con el comienzo del año, y le sigue un artículo póstumo suyo que recoge la conferencia pronunciada en la Universidad Pública de Navarra (UPNA) en octubre de 2016: “La onomástica histórica de Navarra“. También tenemos en la revista un trabajo de Juan Karlos Lopez-Mugartza, sucesor en el cargo de presidente dejado por el distinguido filólogo tafallés y profesor de la mencionada universidad: “Onomástica genérica roncalesa ligada a casas y edificios“, que versa sobre la oiconimia roncalesa que tan bien conoce y tanto aprecia. Finalmente tenemos el trabajo de Ander Ros “Jordi-ak: Ba ote dago onoma artikuludunik?“, el cual ofrece una propuesta de solución a contra corriente para un problema teórico arduo de la onomástica.

Nafarroako ahozko mintzoaren aniztasuna” de Orreaga Ibarra, una de las nuevas directoras de la revista y otros cinco artículos que tratan temas didácticos, los seis de gran interés, completan este nuevo ejemplar.

¿Qué os aproveche la lectura!

Advertisements