◆ Atzo, apirilak 21, Barakaldoko Izen Zaharrak jardunaldien bigarren saioa burutu genuen. Aurkezpenik gabe, beranduxko, eguneko hitzaldi sortari hasiera eman zitzaion, goiza estu baitzetorren.

Ayer, 21 de abril, celebramos la segunda sesión de las jornadas Viejos Nombres de Barakaldo. Sin presentaciones, un poco tarde, se le dio comienzo al ciclo de charlas, dado que la mañana venía apretada.

2-Enkartatua◆ Xabier González Macizok “onomastika barakaldarraren elementu enkaratatua” gai hartuta, aurkezpen teoriko interesgarria egin zigun, hizkuntz eremuak zer diren hobeto ulertzeko oinarrizko kontzeptu batzuk azalduz. Adibide zehatz asko emateko astirik ez zen egon eta hauek hitzaldien ondoko solasaldirako utzi ziren.

Xabier González Macizo, tomando por tema “el elemento encartado en la onomástica barakaldesa”, nos hizo una interesante presentación teórica, explicando unos conceptos básicos para entender mejor qué son las áreas lingüísticas. No hubo tiempo para dar muchos ejemplos concretos y estos quedaron pospuestos para el coloquio.

Lexikoa◆ Ondoren, Txeru García Izagirrek “toponimia eta lexikoa” gaia jorratu zuen, Barakaldoko toponimian agertzen diren eta etimologiaren bidez azalarazten den lexikoa aztertuz. Amaitzeko, Barakaldo nukleonimoaren inguruan egon direnen azalpen saioen birpasa egin zuen, horrela, hurrengo hitzaldiaren gaia aurkeztuz.

A continuación, Txeru García Izagirre trato el tema de “toponimia y léxico”, analizando el léxico que aparece en la toponimia baracaldesa y que aflora a través de la etimología. Para finalizar, hizo un repaso de los distintos intentos de explicación habidos en torno al nucleónimo Barakaldo, presentando de esta manera el tema de la siguiente charla.

Marakaldo◆ Hirugarrenik, Ander Ros aritu zen Barakaldo izenaren inguruan, haren etimologiaren gaia berriro ahotan hartuta. Orain arteko azalpen saioen orok bata bestearen ondoren huts egin dutela adierazitakoan, *Maraka-alde baten aldeko hipotesia aztertu zuen eta balizko *Maraka hori Belaute / Ganekogorta mendiaren lehengo izenaren forma laburtua izan zitekeela ondorioztatu, mendi horren azpiko Kamaraka oronimoan gordeko litzatekeena. Hipotesiak dituzkeen ahulguneak ere aztertu zituen.

En tercer lugar, Ander Ros se explayó en torno al nombre Barakaldo, tratando de nuevo el tema de su etimología. Una vez expresado que todos los intentos de explicación hasta la fecha han fracasado uno tras otro, analizó la hipótesis a favor de un *Maraka-alde y concluyó que ese hipotético *Maraka podría haber sido la forma reducida del nombre anterior del Belaute / Ganekogorta, la cual se conservaría en el orónimo Kamaraka a pie de ese monte. También analizó los puntos débiles que pueda tener la hipótesis.

2-izengoiti◆ Emakumeen txanda heldu zen azkenik. Elena Fernandezek, aurreko hitzaldien enfoke filologikoa alde batera utziz, izengoitien gaiari heldu zion. Gaia Gerezi mingotsak bere eleberria prestaketa lanetan interesatu eta ezagutu zuela azalduta, Barakaldoko historia alternatibo bat harilkatu zuen, pertsonaia historiko errealak beren izengoitiez aipatuz.

Por fin llegó el turno de las mujeres. Elena Fernandez, dejando de lado el enfoque filológico de las charlas anteriores, le atacó al tema de los sobrenombres. Explicado que descubrió y se interesó por el tema en los trabajos de preparación de su novela Cerezas amargas, trenzó una historia alternativa de Barakaldo, citando a los personajes históricos reales por sus sobrenombres.

2.nagore◆ Jardunaldien txandari buru emateko, Nagore Aranaga kirol onomastikaz mintzatu zitzaigun. Berau Barakaldoko Udal Artxibotik jasoa eta iturri bibliografikoez kontrastatua eta osatua dela argitu zuen. Ondoren, kirol taldeen sailkapen batez baliatuta, talde hauen izenak eta ikonografia erakutsi zizkigun banan banan. Aurkezpena amaitzeko izenen hizkuntza azterketa eskaini zuen, izenak berez gehientsuetan barne onoma bat duten “adierazpen izendatzaileak” direla argituz.

Para concluir el turno de las conferencias, Nagore Aranaga nos habló sobre onomástica deportiva. Aclaró que se ha recopilado esta del Archivo Municipal de Barakaldo y contrastada y completada con fuentes bibliográficas. Después, valiéndose de una clasificación de los distintos equipos deportivos, nos mostró uno a uno los distintos nombres e iconografía de estos equipos. Para acabar la presentación ofreció un análisis lingüístico de los nombres, aclarando que los nombres de por sí en la inmensa mayoría de los casos son “expresiones denominativas” que contienen un onoma en su interior.

◆ Mokau bat hartzeko eta eztarria bustitzeko tartea izan genuen hitzaldiaren sortaren ondoren eta solasaldiari eta tailer bati ekin aurretik.

Después del turno de charlas y antes de iniciar el coloquio y el taller, tuvimos el receso para echar un bocado y mojar la garganta.

◆ Denbora mugatuxea genuela, gaiak sakontzeko solasaldiari ekin zitzaion orduan. Bizi joan zen hitz aspertua  eta beroenean tailerrari paso emateko moztu behar izan zen. Tailerrean hiru talde osatu ziren eta zenbait ataza eskaini zitzaizkien Pormetxeta izenarekin zer egin litekeen eztabaidatzera bideratuak. *Pobretxeta etimologia ote zuen eztabaidatu zen eta hori frogatzekotan forma etimologikoa berreskuratzeak zentzurik ote lukeen aztertu zen. Ondorio argia izan zen: izenak, salbuespenak salbuespenak, beren horretan errespetatu behar dira herritarrak zorabiatzen ibili gabe. Etimologiaren gaia ixteko mahai gainean Porrutxueta izena jarri zen, Pormetxeta odonimoaren jatorria ulertzeko aurkitu dugun bakarra.

Con el tiempo algo limitado, se procedió entonces al coloquio para profundizar en los temas. Discurrió animado el debate y en lo más álgido se tuvo que cortar para dar paso al taller. EN el taller se conformaron tres grupos y se entregaron algunas tareas encaminadas a discutir lo que se puede hacer con el nombre Pormetxeta. Se discutió si podría tener la etimología *Pobretxeta y se analizó si tendría sentido recuperar la forma etimológica en el caso de demostrarse esta. La conclusión fue clara: los nombres, excepciones al margen, se tienen que respetar en su ser sin andar mareando a los ciudadanos. Para cerrar el tema de la etimología se puso encima de la mesa el nombre Porrutxueta, el único que hemos encontrado para entender el origen del odónimo Pormetxeta.

◆ Jardunaldiak ez ziren bertan amaitu. Zerbait edatea irabazita geneukalakoan San Bizente eliza aldera jo genuen eta beranduxko berriro ere, bazkari-legea egin genuen. Arratsaldeko 8ak arte luzatu zen bazkalondoa, hurrengo urteko hitzaldi batzuetarako gaia eta bestelako kontu asko mahairatzeko aukera ondo aprobetxatuta.

Las jornadas no acabaron ahí. Convencidos que nos habíamos ganado el beber algo, tiramos hacia la zona de la iglesia de San Vicente y de nuevo un poco retrasados dimos cuenta de una copiosa comida. La sobremesa se alargo hasta las 8, aprovechada la ocasión para poner encima de la mesa algunos temas para las jornadas del año que viene y otras cuestiones.

◆ Hitzaldien bideoak eta testuak online berandu gabe barakaldarren eta interesatu guztien esku jartzeko konpromisoa eta hurrengo urteko jardunaldiak buruan, lanean hasita gaude.

Ya hemos empezado a trabajar teniendo en mente las jornadas del año que viene y el compromiso de poner online a no mucho tardar los vídeos y los textos de las conferencias a disposición de las y los barakaldeses y de todos los interesados.

 

 

 

Advertisements