Ingalaterrako nukleonimoen etimologia tokian tokian ikusgai

Nottinghameko unibertsitateko Institute for Name-Studies delakoak Ingalaterrako 14.000 hiri, herri eta herrixkaren etimologia tokian tokian kontsultatzeko lanabes interesgarria jarri du online.

14.000

Iruadiaren gaineak klikatu.

El denominado Institute for Name-Studies de la universidad de Nottingham ha puesto en la red un interesante recurso para consultar la etimología de 14.000 ciudades, pueblos y aldeas de Inglaterra sobre el terreno.

Anàlisi fisiogràfica de topònims andorrans d’arrel preromana

Gure elkartekide nafar Juan Karlos Lopez-Mugarza eta Mikel Belasko partaide izan ditugu Andorrako gobernuak bultzatu duen ikerketa proiektu honetan. Diziplinarteko ekimena izan da, Pirinioetan mintzatu diren hizkuntza ezberdinetako adituak bildu dituena. Mikel eta Juan Karlos euskararen aztarnak miatu dituzte, Lurte / Lurta toponimoaren inguruan bereziki. Hizkuntzaren memoria lausotzen den heinean, toponimia dezifratzeko edozein bide da baliagarria, paisaia deskribatzen digun fisiografia da haietariko bat. Zorionak!

Montserrat

Argazkiaren gainean klikatuz informazio gehiago

Nuestros compañeros navarros Juan Karlos Lopez-Mugarza y Mikel Belasko han participado en este proyecto de investigación apoyado por el gobierno andorrano. Ha sido un proyecto interdisciplinar y ha contado además con especialistas en las distintas lenguas que se han hablado en los Pirineos. Mikel y Juan Karlos han escudriñado las huellas del euskara, especialmente en torno al topónimo Lurte / Lurta. Cuando la memoria lingüística se difumina cualquier camino es válido para descifrar la toponimia, la fisiografía que nos describe el paisaje es uno de ellos. ¡Felicidades!

Zorion eta adore emate berriak

Siguen llegando bienvenidas y adhesiones. Hoy nos han llegado de dos importantes sociedades onomásticas.

Gaur bi elkarte onomastiko europear garrantzitsutatik heldu zaizkigu zorion eta adore emateak: Alina Bughesiu The International Council of Onomastic Sciences (ICOS) elkartearen idazkariaren izenean eta Peter McClure Society for Name Studies in Britain and Ireland (SNSBI) elkartearen buruaren izenean.

ICOS

SNSBI

Lapueblako topaketaren erreportaia grafikoa (II)

Argazki berriak jaso ditugu, baita bideotxo bat ere. Horratx material berriaren hautaketa bat:

22JuankaAter

Asanbladaren ezaugarri ofiziala

22MikelPankar

Asanbladaren buru izan zen bigarren ezaugarria

22JuankaAter4

Ricardo gure omendua eta burua atze aurrean

22JuankaAter3

Ezkerretik eskuinera: Joseba Abaitua, Ricardo Cierbide (ezkutuan), Joxemari Sestorain, Ana García (ezkutuan), Fernando López Permisán, Mikel Belasko, Ander Ros, Salva Velilla, Mercedes Odriozola, Rosa García eta Emiliana Ramos eta Isabel Echevarría (bizkarrez).

22JuankaAter8

Geure buruaren burua

Bideoa

Asanbladaren osteko oturuntza

Siguen llegando las bienvenidas a la comunidad

Oraingoan American Name Society (ANS) izan da ongietorria egin diguna. Bide batez lana eman digu, gure elkartearen berri zehatza nahi baitute. Horratx mezua:

Good Morning!

 Thank you very much for the announcement concerning the foundation of this new, important, onomastic society.  As it so happens, the American Name Society (ANS) will soon be sending out the newest issue of our bi-annual newsletter.  I would very much like to include more information about Onomastika Elkartea.  […]  In closing […] on behalf of the ANS, may I wish you and your colleagues great success for the future.
 
Best Wishes,
 
Dr. I. M. Nick
President of the American Name Society
ANS-trans

Berandu heldu gara “Bill” agurtzeko

Gaur, martxoak 15, hilabete da Bill Nicolaisen onomasta eskoziar unibertsala, onomastikako handietako bat, zendu zaigula. Berandu heldu gara merezi zuen agurra emateko. Bihoazkie gure doluminak atzeko partez bere etxeko eta ingurukoei. “Bill”en aldarri bat geure lema eginez “agur eta gero arte” batez agurtzen dugu: “Onomastika onomastikoa behar dugu”.

Hoy, 15 de marzo, se cumple un mes desde que nos dejó el universal onomasta escocés Bill Nicolaisen, uno de los grandes de la Onomástica. Hemos llegado tarde para darle la despedida que se merecía. Vayan por atrasado nuestras condolencias a los familiares y allegados. Lo despedimos haciendo de una reivindicación de “Bill” nuestra bandera: “Necesitamos una onomástica onomástica”.

“What we need in its place, as part of an onomastic onomastics, is an onomastic philosophy or an onomastic theory of names whose primary concern, focus, stimulus, start and finish is the name”.

(1987ko abuztuko XVIe Congrès international des sciences onomastiques zabaldu zuen hitzaldi programatikoan adierazia, Actes…, 1990: 10).

Nicolaisen

Bere biografia pixka bat ezagutu nahi duenak hemen du esteka argigarri bat:

http://www.heraldscotland.com/opinion/14287915.Bill_Nicolaisen/