Asteazken honetan, hilak 18, Salvador Velilla gure elkartekideak Toloño eta Kantabria oronimoez hitz egingo du Gasteizen. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Arabako Sailak antolatua da ekitaldia, elkarte humanistaren 250. urteurrenaren ospakizunen barruan. Salvador Velillak, Onomastika Elkarteak bezalaxe, Toloño eta Kantabria geografia eta historia aldetik bi erreferente argiro berezitu direla aldarrikatzen du, halaber bakoitzak bere izena duela, zein bere gorabehera historiko propioekin, egunera arte osasuntsu heldu eta elkarrekin gisa baketsuan erabili izan direnak, harik eta ulertzen zailak diren arrazoiengatik bata (Toloño) jatortzat eta bestea (Kantabria) inposatu eta exogenotzat gezurbidez aurkeztu dizkiguten arte. Bi izen horietako bat bestearen gainetik gailenarazi nahi izatea bidegabea eta herriaren eta herritarren ondare onomastikoaren kontrako atentatua da beraz, komunikatu batean Onomastika Elkarteak adierazi zuen bezala.

Hitzaldia Europa jauregian izango da, Micaela Portilla gelan, esandako egunean, arratsaldeko 19.30etan.

Bertaratzera gonbidatzen zaituztegu denok

Toloño

Este miércoles, 18 de abril, nuestro asociado Salvador Velilla disertará en Vitoria sobre los orónimos Toloño y Cantabria. El acto está organizado por la Comisión de Álava de la Real Sociedad de los Amigos del País y se enmarca dentro de las celebraciones en torno al 250º aniversario de la sociedad humanista. Salvador Velilla sostiene, exactamente como la Sociedad Vasca de Onomástica, que Toloño y Cantabria son dos referentes claramente diferenciados geográfica e históricamente, cada uno con su nombre y circunstancias históricas propias, conviviendo con buena salud y en perfecta armonía hasta que, por razones que son difíciles de comprender, nos han presentado a uno de ellos (Toloño) como genuino y al otro (Cantabria) como exógeno e impuesto. Pretender superponer un nombre sobre el otro es, por tanto, ilegítimo y un atentado contra el patrimonio onomástico del país y de sus gentes, tal como lo expresó la Sociedad Vasca de Onomástica en un comunicado.

La conferencia tendrá lugar en el palacio Europa, en la sala Micaela Portilla, el día dicho a las 19.30 de la tarde.

Os animamos a todas y todos a acudir

Advertisements