Atzo, urriak 27, arrakasta handiz burutu zen Amurrion III Onomastika Topaketa. Bi urtez behin egiten da Aztarna Etnografia Elkarteak, Onomastika Elkartearen lankidetzaz, antolatzen duen topaketa onomastikoa. Aurten Etnografia eta Toponimia binomioa izan da aukeratutako ardatza. Mendialdeetako bizitza eta honek toponimian utzi duen aztarna izan zen bereziki landua, baina bizitza erlijiosoak paisaian utzitako zantzuak ere miatu ziren eta etxeak euskal eta bere izenek gizartean duten zentzu sakona. Aztertutako eremu geografikoari dagokionez, Orduña eta gertuko Salvada mendizerra, Errioxako Belorado eta Ezcaray eta ekialderako bidean Gipuzkoako Goierri eta Erronkari izan ziren onomastikan barrena bidaiatzeko aukera eskaini ziguten puntuak. Berrogeita hamar pertsona inguru bildu ginen bertan eta hurrengo edizioaren egarriz amaitu genuen saioa, ondoren arrakasta ospatzeko bazkarilege ederra eginez.

Larunbatean Amurriora hurbiltzeko aukera izan ez zenutontzat berri ona dago. Hitzaldien bideoak Aztarnaren webgunean (https://aztarna.es) ikusgai egongo dira laster.

Hemendik eskertu behar ditugu Amurrioko Udala, ekitaldian Josune Irabien alkatesak ordezkatua, eta Arabako Foru Aldundia dagoeneko sendotua den jardunaldi honi ematen dioten babes instituzionalarengatik, zazpi hizlariak (José Igancio Salazar, Aitor Azpiazu, Jorge Matey, Jesús María Garayo,  Rufino Gómez, Josune Aznarez eta Maitane Baqué) eta urtean urtean hitzordura zintzoko erantzuten duen publiko osoa. Eskerrik asko, zuek gabe ezin izango genuke aurrera egin.

Amurrio2018

Ayer, 27 de octubre, se celebró con gran éxito en Amurrio el III Encuentro de Onomástica. Este evento que organiza la Asociación de Etnografía Aztarna con la colaboración de la Sociedad Vasca de Onomástica tiene una periodicidad bianual. Este año han sido el binomio etnografía y toponimia el eje vertebrador del encuentro. Ha sido especialmente estudiada la vida en las zonas de montaña y su reflejo en la toponimia, pero también se analizaron los vestigios dejados por la vida religiosa en el paisaje y el sentido profundo que la casa y sus nombres tienen en la sociedad del País Vasco. Por lo que respecta al ámbito geográfico, fueron orduña y su próxima sierra de Salvada, Belorado y Ezcaray riojanos y camino al este el Goierri guipuzcoano y Roncal los puntos que nos ofrecieron la ocasión para viajar a través de la onomástica. Nos reunimos alrededor de 50 personas y acabamos la sesión con ansias de la siguiente edición, dando buena cuenta después de una buena comida.

Hay buena noticia para los que el sábado no os pudisteis acercaros a Amurrio. Los vídeos de las conferencias estarán pronto disponibles en la web de la asociación Aztarna (https://aztarna.es).

Tenemos que agradecer desde aquí al Ayuntamiento de Amurrio, representado en el acto por su alcaldesa Josune Irabien, a La Diputación Foral de Álava por el apoyo institucional a este evento que ya se ha consolidado, a los siete ponentes (José Ignacio Salazar, Aitor Azpiazu, Jorge Matey, Jesús María Garayo,  Rufino Gómez, Josune Aznarez y Maitane Baqué) y a todo el público que año tras año es fiel a la cita. Muchas gracias, sin vosotros y vosotras no podríamos tirar adelante.

Advertisements