Argitaratzailea: Aezkoako Batzarre Nagusia / Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

2018ko abenduaren 28an Ariben, Aezkoako Batzarre Nagusiko Etxean Aezkoako Etxeen Izenak izenburuko liburua aurkeztu genuen. Liburuaren koordinatzaileak Idoia Zabaltza Garate (Euskara Teknikaria) eta Juan Karlos Lopez-Mugartza (Onomastika Elkarteko lehendakaria) izan dira. Oikonimoen Etimologiaren atalaren arduraduna Mikel Belasko Ortega (Onomastika Elkarteko idazkaria) izan da.

Aipatutakoekin batera liburuaren aurkezpen ekitaldian Karlos Bueno Reka (Aezkoako Batzarre Nagusiburu), Iñaki Camino Lertxundi (Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea) eta Izaskun Zabaltza Barberena (Orbaizetako ikertzailea eta ekitaldiaren aurkezlea) egon ziren.

Hitza hartu zutenen esanetan hauxe izan da ikertzaile anitzek urte anitzetan botatako lanaren ondorioa. Alde batetik, batzuk izan ziren lanari hasiera eman ziotenak eta lehenengo bultzada horri beste batzuek eman zioten segida eta bukaera.

Aezkoako Batzarre Nagusia, Euskarabidea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Euskaltzaindia eta Onomastika Elkartea izan dira lan honen sustatzaileak eta elkarlanaren emaitza esku artean dugu orain. Baina, elkarte eta erakunde guztien gainetik ibarreko ikertzaileen lana dugu. Lan duina, profesionala, desinteresatua eta bolondresa, ibarreko biztanle guztion onerako.

Lan neketsu baina pozgarri honetan parte hartu duten ikertzaileak hauek izan dira: Judith Antxorena Legaz, Elixabete Buruzko Arrese eta Izaskun Zabaltza Barberena. Haientzat etxea ez da lau hormatzarrez osatutako bizileku hutsa, gure nortasunaren zatia ere bada, guri izena ere ematen diguna. Izan ere, ikertzaileek liburuaren hitzaurrean esaten dutenez: “Jendeak ere, etxe nausia eta etxukandrea, etxe izenez ezagutu izan dira egungo egunak artean, Agerre/Agerresa, Axpiltx/Axpiltxesa, Ezpelondo/Ezpelondosa, Maixterre/Maixterresa… orain arteko ohitura zaharra.”

Orobat, ikertzaileek eskertu dute Aetzek eman dieten laguntza. Bederatzi herrietako hainbat eta hainbat etxetara sartzeko aukera izan dute eta haien iritziz, beti berotasuna eta adiskidetasuna aurkitu dute. Eskertuak daude haiekin eta maitasun hori itzuli nahi diete liburuaren argitalpenarekin. Honela bada, hauexek izan dira haien informatzaileak eta adiskideak:  Abaurregaina: Carlos Arostegi, Mª Blanca Carballo, Patxi Enkaje, Mikel Marrodán; Abaurrepea: Carlos Arostegi, David Laspalas, Javier Laspalas; Aria: Jose Mari Adot, Josetxo Iturralde ; Aribe: Jose Mari Adot, Mirentxu Elizondo; Garaioa: Mª Carmen Arrese, Mikel del Río, Félix Jamar, Josefina Jamar; Garralda: Patxi Antxorena, Lina Lerindegi zena, Maite Maisterra; Hiriberri: Mª Carmen Arrese, Sagrario Bayonés, Angel Nazabal; Orbara: José Miguel Buruzko, Miguel Angel Lorea; Orbaizeta: Manuela Buruzko zena, Mercedes Buruzko zena, Miguel Buruzko zena, Victoriana Goikoa zena, Fermin Elizondo zena.

Liburuan berebiziko garrantzia ematen zaio etxearen irudiari eta ondoko datu hauei: normalizatutako izena, ahozko erabilera (euskarazkoa zein gaztelaniazko), artxibategietan dokumentatu den izena eta urtea, izenaren azalpen etimologikoa, katastroko erreferentzia

Kontsultatu diren artxiboak hauexek izan dira: Aezkoako Batzarre Nagusiko artxiboa, Aezkoako udaletako artxiboak, Iruñeko Elizbarrutiko Artxibategia (Sakramentu liburuak).

Izenen Normalizazioaren atala Euskaltzaindiari egokitu zaio, Patxi Salaberriren eskutik, eta liburuaren diseinua eta maketazioa Alfredo León Mañurenak izan dira. Liburua, dagoeneko, kalean da eta Aezkoako Etxean eskura daiteke.

Urte berria hasteko Aetzek opari ederra egin digute… eskerrik anitz!!

Azala

Editor: Junta General del Valle de Aezkoa / Colaborador: Gobierno de Navarra

El 28 de diciembre, en la Casa de la Junta General del Valle de Aezkoa en Aribe presentamos el libro titulado Aezkoako Etxeen Izenak (Nombres de las casas de Aezkoa). Los coordinadores del libro han sido Idoia Zabaltza Garate (técnico de Euskara) y Juan Karlos Lopez-Mugartza (presidente de Onomastika Elkartea / Sociedad Vasca de Onomástica). El responsable del apartado correspondiente a la etimología de los domónimos ha sido Mikel Belasko Ortega (secretario de Onomastika Elkartea / Sociedad Vasca de Onomástica).

Junto con los citados estuvieron presentes en el acto de presentación del libro Karlos Bueno Reka (presidente de la Junta General del Valle), Iñaki Camino Lertxundi (profesor de la Universidad del País Vasco) y Izaskun Zabaltza Barberena (investigadora de Orbaizeta y presentadora del acto).

En opinión de los que tomaron la palabra este ha sido el resultado del trabajo de numeroso investigadores realizado durante muchos años. Por una parte, fueron unos los que le dieron comienzo y a aquel primer impulso otros le dieron continuación y término.

Junta General del Valle de Aezkoa, Euskarabidea, Universidad Pública de Navarra, Euskaltzaindia y Onomastika Elkartea / Sociedad Vasca de Onomástica han sido los promotores de este trabajo y el fruto de la colaboración lo tenemos ahora entre las manos. Sin embargo, por encima de todas las sociedades e instituciones hay que poner el trabajo de los investigadores del valle. Un trabajo digno, profesional, desinteresado y voluntario, por el bien de todos y todas las habitantes del valle.

Las investigadoras que han tomado parte en este cansado pero gratificante trabajo son las siguientes: Judith Antxorena Legaz, Elixabete Buruzko Arrese e Izaskun Zabaltza Barberena. Para ellas la casa no es un habitáculo compuesto de cuatro paredes, también es parte de nuestra personalidad, la que nos da incluso el nombre. Efectivamente, como dicen las investigadoras en el prólogo del libro: “a la gente, señor y señora de la casa, también se le ha conocido por el nombre de la casa hasta el día de hoy: Agerre/Agerresa, Axpiltx/Axpiltxesa, Ezpelondo/Ezpelondosa, Maixterre/Maixterresa… una vieja costumbre que ha perdurado hasta ahora.”

Igualmente, las investigadoras han agradecido la ayuda que los aezcoanos y aezcoanas les han prestado. Han tenido oportunidad de entrar a tantas y tantas casas de los nueve pueblos y según ellas siempre han encontrado afecto y amistad. Está agradecidos con ellos y les quieren devolver ese cariño con la edición del libro. Así pues, estos son sus informantes y amigos:  Abaurregaina: Carlos Arostegi, Mª Blanca Carballo, Patxi Enkaje, Mikel Marrodán; Abaurrepea: Carlos Arostegi, David Laspalas, Javier Laspalas; Aria: Jose Mari Adot, Josetxo Iturralde ; Aribe: Jose Mari Adot, Mirentxu Elizondo; Garaioa: Mª Carmen Arrese, Mikel del Río, Félix Jamar, Josefina Jamar; Garralda: Patxi Antxorena, la difunta Lina Lerindegi, Maite Maisterra; Hiriberri: Mª Carmen Arrese, Sagrario Bayonés, Angel Nazabal; Orbara: José Miguel Buruzko, Miguel Angel Lorea; Orbaizeta: los difuntos Manuela Buruzko, Mercedes Buruzko, Miguel Buruzko, Victoriana Goikoa y Fermin Elizondo.

En el libro se le ha dado una importancia especial a la imagen de la casa y a os siguientes datos: nombre normalizado, uso oral (tanto en castellano como en euskara), el año y nombre documentado en los archivos, explicación etimológica del nombre y la referencia catastral.

Los archivos consultados son los siguientes: Archivo de la Junta General del Valle de Aezkoa, Archivos municipales de Aezkoa, Archivo Diocesano de Pamplona (Libros sacramentales).

El apartado de normalización de los nombres le ha correspondido a Euskaltzaindia, de mano de Patxi Salaberri, y el diseño y maquetación del libro han ido a cargo de Alfredo León Mañu. El libro ya está en la calle y se puede conseguir en la Casa de Aezkoa.

Para estrenar el año los aezkoanos y aezkoanas nos han hecho un hermoso regalo… muchísimas  gracias!