R. Cierbideren omenezko liburuaren aurkezpena eta Asanblada Orokorra Tafalla-Erriberrin

Gure asteburu handia aurrean dugu. Maiatzaren 12an ekitaldi mamitsua izanen dugu arratsaldean Tafallan eta biharamunean prestatu dugun liburuaren beste aurkezpen bat eginen dugu Erriberrrin eta Asanblada Orokorra burutuko dugu bertan, ondoren bazkaria Gorraitzen egiteko.

EGITARAUA / PROGRAMA

Tenemos a la vista nuestro gran fin de semana. El 12 de mayo a la tarde tendremos un importante acto en Tafalla y a la mañana siguiente haremos otra presentación del libro en Olite y celebraremos la Asamblea General, para ir a continuación a comer a Gorraitz. El programa es el siguiente:

Maiatzaren 12a, ostiralarekin, Tafalla-Uxue-Tafalla

17.30: Uxue: Santutegia bisitatuko dugu. Bertan viii. mendean abiatzen den historia azalduko digu laburki Ricardok, Pater noster bat bearnesez errezitatuko du, eta amaitzeko Salve Regina eta Gorritiren Agur Jesusen ama zortzikoa kantatuko. San Francisco Javier zahar-egoitzaren ondoko aparkalekuan geratuko gara. / Visitaremos el santuario de Ujué. Ricardo nos explicará brevemente su historia que arranca en el siglo viii, recitará un pater noster en bearnés y cantará una Salve regina y el motete Agur Jesusen ama de Gorriti. Lugar de encuentro: aparcamiento contiguo a la residencia San Francisco Javier.

19.00: Tafalla: Kultur etxean Kepa Gallegok Canáko ezteien errepresentazio bat eskainiko digu, ondoren, anfitrio herriko alkatea dugularik,  liburuaren aurkezpena egingo da eta amaitzeko udalaren ekimenez joteroek itxiko dute ekitaldia. / En la Casa de Cultura Kepa Gallego nos ofrecerá una representación de Las bodas de Canán, después, con el alcalde de la localidad como anfitrión, se procederá ala presentación del libro y para finalizar, por iniciativa del ayuntamiento cerrarán el acto.

21.30: Tafalla: Afaria (20€ afaria, 30€ logela) / Cena (20€ la cena, 30€ la habitación)

Castillo-de-Olite-Erriberri

Maiatzaren 13a, larunbatarekin, San Martín de Unx – Erriberri / Olite – Gorraitz

10.30: San Martín de Unx: Palacios ardandegiaren gonbitez bertako ardoak dastatzeko aukera izanen dugu. / Por deferencia de la bodega Palacios tendremos ocasión de probar los vinos de la zona .

11.30: Erriberri-Olite: Herriko agintariak lagun, liburuaren aurkezpena. / Acompañados de las autoridades locales, presentación del libro.

13.00 Erriberri-Olite: Onomastika Elkartearen Asanblada Orokorra. / Asamblea de General de la Sociedad Vasca de Onomástica.

14.30: Gorraitz: Bazkaria (Bermeoko atunez paratutako marmitakoa, 20€) / Comida (marmitako preparado con bonito de Bermeo, 20€).

Asanbladaren gai-zerrenda / orden del día de la Asamblea

  1. Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena / Lectura y aprobación del acta anterior.
  2. 2016ko ekitaldiaren memoria / memoria del ejercicio de 2016.
  3. 2017ko aurrekontua eta ekitaldien egitasmoa / Presupuesto y plan de actividades para el ejercicio de 2017.
  4. Karguen berritzea / Renovación de cargos.
  5. Galde-eskeak / Ruegos y preguntas.

GARRANTZITSUA: Aldez aurretik jakin behar dugu zenbat lagunek afalduko duten Tafallan, zenbatek bertan lo egin eta zenbat Gorraitzeko bazkarira animatuko. IMPORTANTE: Debemos de saber por anticipado cuánta gente cenará en Tafalla, cuánta gente pernoctará ahí y cuánta gente se animará a comer en Gorraitz.

Ricardo Cierbide: Liburuko omenaldia / Homenaje de libro

Izenburu hori eman zion El Correo egunkariak larunbat honetan, apirilak 22, Ricardo Cierbide gure elkarteburuari egin dion elkarrizketa bati. Hainbesteko lan eta txeraz prestatu dugun liburuaren aurkezpenaren karietara, gure Elkartea ezagutzera emateko elkarrizketa egin zioten. Liburua, bai Ricardok berak, bai horretan lankide izan zaituztegunok, bai berori ezagutzeko irrika duzuenok, Landazuri elkartearen eskutik Gasteizen asteazken honetan, apirilak 26, burutuko den aurkezpenean ezagutu ahal izango duzue. Aurkezpen ekitaldia Floridako kultur etxean arratsaldeko 19.30etan izango da. Denok zaudete gonbidaturik, etortzeko modua izango ahal duzue! Gainerako aurkezpen bikoitza, OEaren urteko asanblada aprobetxatuz, Tafallan maiatzaren 12an 19.30etan eta Erriberrin maiatzaren 14an 10.00etan izango da. Aurkezpen bi horien zein urteko asanbladaren berri zehatzagoa berandu gabe emango dizuegu.

Liburu azala

Así titulaba, a página completa, un entrevista que el diario El Correo este sábado, 22 de abril, hacía a nuestro presidente Ricardo Cierbide. Con motivo de la presentación este miércoles del libro homenaje que con mucho mimo y trabajo hemos preparado le hacían dicha entrevista para dar a conocer nuestra Sociedad. El libro, tanto el propio Ricardo, como todos los que habéis colaborado en él y todos los que tenéis ganas de descubrirlo se presentará, de mano de la Sociedad Landazuri en Vitoria este miércoles a la 19.30 en la casa de cultura de la Florida. La invitación está hecha, ojalá podáis acudir. Sendas presentaciones añadidas tendrán lugar en Navarra, con motivo de la asamblea anual de la SVO:  Tafalla día 12 de mayo a las 19.30 y Olite día 13 a las 12.00. De estas dos últimas os daremos en breve información más detallada.

Berri pozgarria: Nouvelle revue d’onomastique sarean

Pozarren jaso dugu Société française d’Onomastique (SFO) elkarteak editatzen duen eta Pierre-Henry Billy gure adiskide eta lankideak zuzentzen duen  Nouvelle revue d’onomastique (NRO)-ko 1983-2013 urte bitarteko 55 aleak libre kontsultatzeko moduan jarri dituztelako berria. Persee biltegi digitalean, zenbaki horiez guztiez gain, egileen eta zenbaki monografikoen aurkibidea ere badugu. Gainera, NRO aldizkariaren aurrekaria den Revue Internationale d’Onomastique (RId’O)-ko aleak, 1949-1977 bitartekoak, paperean gure bazkideen esku jartzeko moduan ere baditugula jakinarazi behar dizuegu.

Diogun, bidenabar, hurrengo zenbakietarako deialdia egina duela aldizkariak: “La Société française d’onomastique (SFO) a pour but de «La Société française d’onomastique (SFO) a pour but de « favoriser l’aNROvancement de la science dans le domaine de la toponymie et de l’anthroponymie, de coordonner les travaux des spécialistes de ces disciplines […]. » Depuis 1983, pour mener à bien sa mission, elle publie tous les ans une revue qui a pour titre la Nouvelle Revue d’Onomastique» eta SFO-ak 2018. urterako kolokio ezin interesgarriago baterako deialdia ere:    “Un colloque organisé par la SFO (Société Française d’Onomastique) en partenariat  avec l’Université Jean-Jaurès de Toulouse se tiendra à Toulouse en janvier 2018. Ce colloque est avant tout une réunion scientifique destinée à faire état des recherches en cours en onomastique et à susciter l’innovation théorique et méthodologique”.
Hemos recibido con mucha alegría la noticia de que la revista Nouvelle revue d’onomastique (NRO) que edita la Société française d’Onomastique y dirige nuestro amigo y colega Pierre-Henri Billy ha puesto disponibles en la red los 55 primeros números correspondientes a los años 1983-2013. En el repositorio digital Persee, además de los números mencionados, tenemos igualmente un índice de autores y de números monográficos. Os tenemos que comunicar además que los ejemplares de Revue Internationale d’Onomastique (RId’O), precendente de la revista NRO, años 1949-1977, los tenemos en papel para disposición de nuestros asociados.

Digamos de paso, que la revista ha hecho el llamamiento para siguientes números: “La Société française d’onomastique (SFO) a pour but de « favoriser l’avancement de la science dans le domaine de la toponymie et de l’anthroponymie, de coordonner les travaux des spécialistes de ces disciplines […]. » Depuis 1983, pour mener à bien sa mission, elle publie tous les ans une revue qui a pour titre la Nouvelle Revue d’Onomastique” y la SFO convocatoria para un coloquio para 2018 que se promete muy interesante: “Un colloque organisé par la SFO (Société Française d’Onomastique) en partenariat  avec l’Université Jean-Jaurès de Toulouse se tiendra à Toulouse en janvier 2018. Ce colloque est avant tout une réunion scientifique destinée à faire état des recherches en cours en onomastique et à susciter l’innovation théorique et méthodologique”.

 

1. urteurrena egin du Onomastika Elkarteak

Gaur, martxoak 12, urtebete egin du Onomastika Elkarteak. Iazko urtean, halako egun batez, sortze ekitaldia egin genuen Lapuebla de Labarcan. Lanez eta ilusioz beteriko urtea izan. Elkartea zabaldu eta finkatu, aurrerantzako proiektuak aztertu, zenbait ekimen publikotan parte hartu, 1. urtebetetzeko asanblada eta ospakizuna prestatu eta Ricardo Cierbide gure elkarteburuari omenaldi liburua prestatu… horrela joan zaigu urtea. Ondo bidean, apiriliaren 26an aurkeztuko dugu liburua Gasteizen eta maiatzaren 12 Tafalla Ricardoren jaioterrian eta 13an Oliten. Aurtengo Asanblada orokorra Gorraitzen egiteko probestuko dugu Nafarroako egonaldia. Ekitaldi hauen berri zehatzagoa helaraziko dizuegu datak eta egitarauak finkatzen ditugunean. Bien bitartean, goza ezazue aurreneko urtemuga, laster egingo dugu lagunarte goxoan. Zorionak!!

1.urtebetetzeaHoy, 12 de marzo, cumple su primer año de vida la Sociedad Vasca de Onomástica. Hace un año, tal día como hoy, celebramos en Lapuebla de Labarca el acto fundacional de la nuestra Sociedad. Ha sido un año lleno de trabajo y de ilusiones. Hemos expandido y asentado la Sociedad, hemos perfilado planes de futuro, hemos participado en algunas iniciativas públicas, hemos organizado la celebración de nuestro primer aniversario y su respectiva asamblea general y hemos preparado el libro homenaje a nuestro presidente Ricardo Cierbide. El libro se presentará en Vitoria el 26 de abril y el 12 de mayo en Tafalla, localidad natal de Ricardo, y en Olite al día siguiente. Aprovecharemos la estancia por tierras navarras para celebrar la asamblea anual en Gorraitz. Os haremos llegar con debida antelación anuncio de estos actos una vez que se hayan confirmado las fechas y programa. Entretanto, disfrutad de nuestro primer aniversario, enseguida lo celebraremos en buena compañía. ¡¡Felicidades!!

Sestaoko toponimia J. L. Tejedorren eskutik

Berrikitan Jorge Luis Tejedorrek prestaturiko Sestaoko toponimia / Toponimia de Sestao liburua argitaratu da. Lan sakona eta ondo dokumentatua da 3,5 km kuadro eskas duen herri honi eskainia. Santurtzi eta Trapagaran herriekin batera Tres Concejos de zeritzona osatzen zuen Sestaok eta Cuatro Concejos-ekin batera Valle de Somorrostro osatzen zuten, Bizkaiko Enkartazioetako 10 errepubliketarik ekialdekoena. Carlo Glariaren lanei esker bereziki ongixko ezagutzen genuen eskualdeko toponimia hobeto ezagutzen lagunduko digu Tejedor jaunaren lan honek. Euskaltzaindiak hartu du argitarapenaren ardura, kalitate eta helburu oso ezberdineko lanak hartzen dituen Izenak bilduman. Zorionak eta eskerrik asko!

sestaokotoponimiaEn fechas recientes se ha pulicado el libro o Sestaoko toponimia / Toponimia de Sestao, fruto de una profunda y documentada investigación de manos de Jorge Luis Tejedorrek. Sestao es un municipio de apenas 3,5 km cuadrados, que componía junto a San Salvador del Valle y Santurce los llamados Tres Concejos, que junto a la entidad de Cuatro Concejos conformaban el Valle de Somorrostro, la república más oriental de las 10 de las Encartaciones. Este libro nos ayudará a conocer mejor la toponimia de la comarca que conocíamos especialmente a los trabajos de Carlos Glaria. La edición ha corrido a cargo de Euskaltzaindia, dentro de la colección Izenak que recoge trabajos de muy diferente índole y calidad. ¡Felicidades y muchas gracias!

Urte hasiera goibela

Urte hasiera goibela izan dugu. Herenegun, hilak 4, gure elkartekide Estherren ama, Carmen Torre Elorza “Gardie” andrea, zendu zen Bermeon 90 urte zituelarik. Jaso itzazue Onomastika Elkarteko lagun guztion partetik doluminik sentituenak eta adore handia.

gardie

Agur eta gero arte!

Nouvelle Revue d’Onomastique (NRO) eta Voprosy Onomastiki (Problems of Onomastics) aldizkarien ale berriak

Nouvelle Revue d’Onomastique eta Voprosy Onomastiki (Problems of Onomastics) aldizkariek hurrenez hurren 57 (2015) eta 13 (2) (2016) zenbakiak kaleratu dituzte. Aldizkari errusiarrak online eta dohainik ditu zenbaki honetako zein aurreko guztietako artikuluak oro. Zenbaki honetan lehendabiziko lana baino ez dago ingelesez, baina enparaukoek ingelesezko sumarioa badute. Aldizkari frantsesak, berriz, web orririk ere ez du eta gaiak hurbilagokoak suerta badakizkiguke ere, ordaindu ezik, ez dago artikuluak irakurtzerik. 17€ko salneurria du baina Frantzian baino ez dute banatzen. Aurreko zenbakietako “sumarioak” (aurkibideak) ari dira Société française d’onomastique-ren orrian eskura jartzen, baina azken zenbakikoak oraindik itxaron beharko du.

Problems

nro

Ya están disponibles los nuevos números de las revistas Nouvelle Revue d’OnomastiqueVoprosy Onomastiki (Problems of Onomastics),  57 (2015) y 13 (2) (2016) respectivamente. La revista rusa nos ofrece online y en abierto todos los trabajos de este número como de todos los anteriores. En esta última entrega solo un artículo está en inglés, pero todos disponen de un sumario en esta lengua. La revista francesa, por otra parte, no dispone de una página web propia y no hay más remedio que pagar para poder leer los trabajos. El ejemplar cuesta 17€ pero la Société française d’onomastique solo lo distribuye para Francia. Los “sumarios” (simples índices) de los números anteriores los están subiendo a la página de dicha sociedad, pero no le ha llegado el turno al último número.

Bikain Amurrion II. Onomastika Topaketan

Ezin gusturago jardun genuen atzo, azaroak 5, Amurrion Aztarna elkartearen ekimenez burutu zen II. Onomastika Topaketan. Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio tutelakoa gure eginda, erreportaia grafiko txiki batez eskertzen dizuegu bertan izan zineten guztioi.

No pudimos estar más a gusto de lo que lo hicimos ayer, 5 de noviembre en el II Encuentro de Onomástica celebrado por iniciativa de la asociación Aztarna en Amurrio. Haciendo nuestro el dicho que una imagen vale más que mil palabras os agradecemos la presencia a todos los que tomasteis parte en el evento con un pequeño reportaje fotográfico.

1-david
David Petersonen hitzaldiak zabaldu zuen jardunaldia.

2-ander
Detalle del público de otra charla.

3-salazar
J.A. G. Salazar jauna Cuadernos de Toponimia Alavesa bere obra monumentala gogora ekarriz

3-aurzkep
R. Cierbide, A. Ros eta J.K. Lopez-Mugartza presentando Onomastika Elkartea

6-aurkez-ric
Ricardo Cierbide elkarteburuari prestatzen ari gatzaizkion omenaldia gogoratuz

5-bazkari
Foto de familia de los rezagados de la comida