Doluminean lagun!

Esther Landa gure elkartekidearen amaren heriotzaren berri ertuna eman genuen 2017ko urte hasieran. Min handiz, aitarena, Felix Landa Zabala “Gaztienekue”na, eman beharrean gaude orain. Azken agurra Bermeon egingo zaio gaur, uztailak 23. Lehengoan bezalaxe, oraingo honetan ere gure doluminik zinezkoenak Onomastika Elkarteko lagun guztion partetik Landa-Torre sendiari.

Felixgaztienekue

Voprosy onomastiki | Problems of Onomastics. Ale berria irakurgai

Voprosy onomastiki | Problems of Onomastics aldizkari errusiarreko lagunek azken alearen berri helarazi digute. Onomastika eslaviarreko ohiko lanez gainera, Prósper irakasle salamankarraren antroponimia indoeuropearrari buruzko bat ere badugu 2018ko 15 (2) ale interesgarri honetan.

Los colegas de la revista rusa Voprosy onomastiki | Problems of Onomastics nos han hecho llegar la notizia de la publicación del último número. Además de los habituales trabajos sobre onomástica eslava, en este interesante número 15 (2), de 2018, podemos leer uno sobre antroponimia indoeuropea de la profesora salmantina Prósper.

Problems

Articles

Mullonen, I. I.
Phonetic Variants of the Ancient Toponymic Stem *Ylä- ‘Upper’ and Their Genesis in the Hydronymy of Karelia

Agapkina, T. A., Berezovich, E. L., Surikova, O. D.
Toponyms in the Charms of the Russian North. II: Lands. Mountains. Islands. Cities

David, J.
Toponymy in a Relocated City: the City of Most, Czech Republic

Litvina, A. F., Uspenskij, F. B.
The Veneration of the Mother of God and Some Aspects of Naming Tradition in pre-Petrine Russia

Prósper, B. M.
The Indo-European Personal Names of Pannonia, Noricum and Northern Italy: Comparative and Superlative Forms in Celtic, Venetic, and South-Picene

Golikova, D. M.
Systemic Ties of Personal Names through the Lens of Their Lexical Derivatives

Bobrova, M. V.
Somatisms in Modern Nicknames of the Perm Region

Issues in Applied Onomastics

Nikitina, T. G.
The Urban Toponymic Space: “Cultural Layers” in Lexicographic Perspective

Ilyin, D. Yu., Sidorova, Е. G.
Representation of Grammatical Information in a Regional Toponymic Gazetteer

Ruth, M. E., Klimenko, E. N.
Unofficial Urbanonymy of Ekaterinburg: a Sociolinguistic Study

Bozhko, E. M., Illner, A. O., Korneeva, L. I.
A Compromise Approach to Rendering Urban Place Names: the Case of Ekaterinburg

Dambuev, I. A.
Revisiting the Standardization of the Use of the Letter ё in Russian Toponymy

Book Reviews

Shmeleva, T. V.
New Advances in the Study of Hydronymy. Review of the book: Vasilyev, V. L. Gidronimiia basseina reki Msty: svod nazvanii i analiz mikrosistem [The Hydronymy of the Msta River Basin: Nomenclature and Analysis of Microsystems]. Moscow: Izdatel’skii dom IaSK, 2017.

Suprun, V. I.
Slavic Railway Onomastics. Review of the book: Tomasik, P. Nazewnictwo kolejowe: na materiale języka polskiego, rosyjskiego i czeskiego [Railway Onomastics: Evidence from Polish, Russian, and Czech]. Bydgoszcz: Wydawnictwo Uniwersytetu Kazimierza Wielkiego, 2016.

Kalean da Huarte de San Juan 17 onomastikaz betea

Kalean eta online dago azkenik Huarte de San Juan (Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika) aldizkariaren zenbaki berria, 2017. urteari dagokion 17.a. Esku handia izan du Onomastika Elkarteak zenbaki honen erditzean. Izan ere, urtea hastearekin batera zenduriko Ricardo Cierbide gure ohorezko elkarteburuaren nekrologika batek zabaltzen du aldizkaria eta beronen artikulu batez jarraitzen: “La onomástica histórica de Navarra“. Nafarroako Unibertsitate Publikoan (UPNA) 2016ko urrian eman zuen hitzaldi baten testua biltzen du hilondoko artikulu honek. Onomastika Elkartean filologo tafallar prestuak utzitako lehendakari kargua bere gain hartu zuen eta aipatu unibertsitateko irakaslea den Juan Karlos Lopez-Mugartzaren artikulu bat ere badago aldizkarian: “Onomástica genérica roncalesa ligada a casas y edificios“, hain ezaguna eta maitea duen Erronkariko oikonimiaz. Azkenik, Ander Ros-en “Jordi-ak: Ba ote dago onoma artikuludunik?” lana dugu, onomastikaren arazo teoriko egoskor baterako proposamen kontrakarrekoa eskaintzen duena.

Aldizkariaren zuzendari berrietako bat den Orreaga Ibarraren “Nafarroako ahozko mintzoaren aniztasuna” eta gai didaktikoak jorratzen dituzten beste bost artikuluk, seiak ere interes handikoak,  osatzen dute alea.

¡On degizuetela irakurgaiek!

HuarteSJ17-Azala

Por fin está en la calle y online el último número de la revista Huarte de San Juan (Filología y Didáctica de la Lengua), nº 17 correspondiente al año 2017. Ha tenido gran protagonismo la Sociedad Vasca de Onomástica en la gestación de este número. En efecto, abre la revista una necrológica del presidente honorífico de nuestra Sociedad Ricardo Cierbide, fallecido con el comienzo del año, y le sigue un artículo póstumo suyo que recoge la conferencia pronunciada en la Universidad Pública de Navarra (UPNA) en octubre de 2016: “La onomástica histórica de Navarra“. También tenemos en la revista un trabajo de Juan Karlos Lopez-Mugartza, sucesor en el cargo de presidente dejado por el distinguido filólogo tafallés y profesor de la mencionada universidad: “Onomástica genérica roncalesa ligada a casas y edificios“, que versa sobre la oiconimia roncalesa que tan bien conoce y tanto aprecia. Finalmente tenemos el trabajo de Ander Ros “Jordi-ak: Ba ote dago onoma artikuludunik?“, el cual ofrece una propuesta de solución a contra corriente para un problema teórico arduo de la onomástica.

Nafarroako ahozko mintzoaren aniztasuna” de Orreaga Ibarra, una de las nuevas directoras de la revista y otros cinco artículos que tratan temas didácticos, los seis de gran interés, completan este nuevo ejemplar.

¿Qué os aproveche la lectura!

Barakaldoko Izen Zaharrak (BIZ) jardunaldien 2. saioaren kronika elebiduna | Crónica bilingüe de la 2ª sesión de las jornadas Viejos Nombres de Barakaldo

◆ Atzo, apirilak 21, Barakaldoko Izen Zaharrak jardunaldien bigarren saioa burutu genuen. Aurkezpenik gabe, beranduxko, eguneko hitzaldi sortari hasiera eman zitzaion, goiza estu baitzetorren.

Ayer, 21 de abril, celebramos la segunda sesión de las jornadas Viejos Nombres de Barakaldo. Sin presentaciones, un poco tarde, se le dio comienzo al ciclo de charlas, dado que la mañana venía apretada.

2-Enkartatua◆ Xabier González Macizok “onomastika barakaldarraren elementu enkaratatua” gai hartuta, aurkezpen teoriko interesgarria egin zigun, hizkuntz eremuak zer diren hobeto ulertzeko oinarrizko kontzeptu batzuk azalduz. Adibide zehatz asko emateko astirik ez zen egon eta hauek hitzaldien ondoko solasaldirako utzi ziren.

Xabier González Macizo, tomando por tema “el elemento encartado en la onomástica barakaldesa”, nos hizo una interesante presentación teórica, explicando unos conceptos básicos para entender mejor qué son las áreas lingüísticas. No hubo tiempo para dar muchos ejemplos concretos y estos quedaron pospuestos para el coloquio.

Lexikoa◆ Ondoren, Txeru García Izagirrek “toponimia eta lexikoa” gaia jorratu zuen, Barakaldoko toponimian agertzen diren eta etimologiaren bidez azalarazten den lexikoa aztertuz. Amaitzeko, Barakaldo nukleonimoaren inguruan egon direnen azalpen saioen birpasa egin zuen, horrela, hurrengo hitzaldiaren gaia aurkeztuz.

A continuación, Txeru García Izagirre trato el tema de “toponimia y léxico”, analizando el léxico que aparece en la toponimia baracaldesa y que aflora a través de la etimología. Para finalizar, hizo un repaso de los distintos intentos de explicación habidos en torno al nucleónimo Barakaldo, presentando de esta manera el tema de la siguiente charla.

Marakaldo◆ Hirugarrenik, Ander Ros aritu zen Barakaldo izenaren inguruan, haren etimologiaren gaia berriro ahotan hartuta. Orain arteko azalpen saioen orok bata bestearen ondoren huts egin dutela adierazitakoan, *Maraka-alde baten aldeko hipotesia aztertu zuen eta balizko *Maraka hori Belaute / Ganekogorta mendiaren lehengo izenaren forma laburtua izan zitekeela ondorioztatu, mendi horren azpiko Kamaraka oronimoan gordeko litzatekeena. Hipotesiak dituzkeen ahulguneak ere aztertu zituen.

En tercer lugar, Ander Ros se explayó en torno al nombre Barakaldo, tratando de nuevo el tema de su etimología. Una vez expresado que todos los intentos de explicación hasta la fecha han fracasado uno tras otro, analizó la hipótesis a favor de un *Maraka-alde y concluyó que ese hipotético *Maraka podría haber sido la forma reducida del nombre anterior del Belaute / Ganekogorta, la cual se conservaría en el orónimo Kamaraka a pie de ese monte. También analizó los puntos débiles que pueda tener la hipótesis.

2-izengoiti◆ Emakumeen txanda heldu zen azkenik. Elena Fernandezek, aurreko hitzaldien enfoke filologikoa alde batera utziz, izengoitien gaiari heldu zion. Gaia Gerezi mingotsak bere eleberria prestaketa lanetan interesatu eta ezagutu zuela azalduta, Barakaldoko historia alternatibo bat harilkatu zuen, pertsonaia historiko errealak beren izengoitiez aipatuz.

Por fin llegó el turno de las mujeres. Elena Fernandez, dejando de lado el enfoque filológico de las charlas anteriores, le atacó al tema de los sobrenombres. Explicado que descubrió y se interesó por el tema en los trabajos de preparación de su novela Cerezas amargas, trenzó una historia alternativa de Barakaldo, citando a los personajes históricos reales por sus sobrenombres.

2.nagore◆ Jardunaldien txandari buru emateko, Nagore Aranaga kirol onomastikaz mintzatu zitzaigun. Berau Barakaldoko Udal Artxibotik jasoa eta iturri bibliografikoez kontrastatua eta osatua dela argitu zuen. Ondoren, kirol taldeen sailkapen batez baliatuta, talde hauen izenak eta ikonografia erakutsi zizkigun banan banan. Aurkezpena amaitzeko izenen hizkuntza azterketa eskaini zuen, izenak berez gehientsuetan barne onoma bat duten “adierazpen izendatzaileak” direla argituz.

Para concluir el turno de las conferencias, Nagore Aranaga nos habló sobre onomástica deportiva. Aclaró que se ha recopilado esta del Archivo Municipal de Barakaldo y contrastada y completada con fuentes bibliográficas. Después, valiéndose de una clasificación de los distintos equipos deportivos, nos mostró uno a uno los distintos nombres e iconografía de estos equipos. Para acabar la presentación ofreció un análisis lingüístico de los nombres, aclarando que los nombres de por sí en la inmensa mayoría de los casos son “expresiones denominativas” que contienen un onoma en su interior.

◆ Mokau bat hartzeko eta eztarria bustitzeko tartea izan genuen hitzaldiaren sortaren ondoren eta solasaldiari eta tailer bati ekin aurretik.

Después del turno de charlas y antes de iniciar el coloquio y el taller, tuvimos el receso para echar un bocado y mojar la garganta.

◆ Denbora mugatuxea genuela, gaiak sakontzeko solasaldiari ekin zitzaion orduan. Bizi joan zen hitz aspertua  eta beroenean tailerrari paso emateko moztu behar izan zen. Tailerrean hiru talde osatu ziren eta zenbait ataza eskaini zitzaizkien Pormetxeta izenarekin zer egin litekeen eztabaidatzera bideratuak. *Pobretxeta etimologia ote zuen eztabaidatu zen eta hori frogatzekotan forma etimologikoa berreskuratzeak zentzurik ote lukeen aztertu zen. Ondorio argia izan zen: izenak, salbuespenak salbuespenak, beren horretan errespetatu behar dira herritarrak zorabiatzen ibili gabe. Etimologiaren gaia ixteko mahai gainean Porrutxueta izena jarri zen, Pormetxeta odonimoaren jatorria ulertzeko aurkitu dugun bakarra.

Con el tiempo algo limitado, se procedió entonces al coloquio para profundizar en los temas. Discurrió animado el debate y en lo más álgido se tuvo que cortar para dar paso al taller. EN el taller se conformaron tres grupos y se entregaron algunas tareas encaminadas a discutir lo que se puede hacer con el nombre Pormetxeta. Se discutió si podría tener la etimología *Pobretxeta y se analizó si tendría sentido recuperar la forma etimológica en el caso de demostrarse esta. La conclusión fue clara: los nombres, excepciones al margen, se tienen que respetar en su ser sin andar mareando a los ciudadanos. Para cerrar el tema de la etimología se puso encima de la mesa el nombre Porrutxueta, el único que hemos encontrado para entender el origen del odónimo Pormetxeta.

◆ Jardunaldiak ez ziren bertan amaitu. Zerbait edatea irabazita geneukalakoan San Bizente eliza aldera jo genuen eta beranduxko berriro ere, bazkari-legea egin genuen. Arratsaldeko 8ak arte luzatu zen bazkalondoa, hurrengo urteko hitzaldi batzuetarako gaia eta bestelako kontu asko mahairatzeko aukera ondo aprobetxatuta.

Las jornadas no acabaron ahí. Convencidos que nos habíamos ganado el beber algo, tiramos hacia la zona de la iglesia de San Vicente y de nuevo un poco retrasados dimos cuenta de una copiosa comida. La sobremesa se alargo hasta las 8, aprovechada la ocasión para poner encima de la mesa algunos temas para las jornadas del año que viene y otras cuestiones.

◆ Hitzaldien bideoak eta testuak online berandu gabe barakaldarren eta interesatu guztien esku jartzeko konpromisoa eta hurrengo urteko jardunaldiak buruan, lanean hasita gaude.

Ya hemos empezado a trabajar teniendo en mente las jornadas del año que viene y el compromiso de poner online a no mucho tardar los vídeos y los textos de las conferencias a disposición de las y los barakaldeses y de todos los interesados.

 

 

 

Toloño y Cantabria: dos sierras, dos nombres

Asteazken honetan, hilak 18, Salvador Velilla gure elkartekideak Toloño eta Kantabria oronimoez hitz egingo du Gasteizen. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Arabako Sailak antolatua da ekitaldia, elkarte humanistaren 250. urteurrenaren ospakizunen barruan. Salvador Velillak, Onomastika Elkarteak bezalaxe, Toloño eta Kantabria geografia eta historia aldetik bi erreferente argiro berezitu direla aldarrikatzen du, halaber bakoitzak bere izena duela, zein bere gorabehera historiko propioekin, egunera arte osasuntsu heldu eta elkarrekin gisa baketsuan erabili izan direnak, harik eta ulertzen zailak diren arrazoiengatik bata (Toloño) jatortzat eta bestea (Kantabria) inposatu eta exogenotzat gezurbidez aurkeztu dizkiguten arte. Bi izen horietako bat bestearen gainetik gailenarazi nahi izatea bidegabea eta herriaren eta herritarren ondare onomastikoaren kontrako atentatua da beraz, komunikatu batean Onomastika Elkarteak adierazi zuen bezala.

Hitzaldia Europa jauregian izango da, Micaela Portilla gelan, esandako egunean, arratsaldeko 19.30etan.

Bertaratzera gonbidatzen zaituztegu denok

Toloño

Este miércoles, 18 de abril, nuestro asociado Salvador Velilla disertará en Vitoria sobre los orónimos Toloño y Cantabria. El acto está organizado por la Comisión de Álava de la Real Sociedad de los Amigos del País y se enmarca dentro de las celebraciones en torno al 250º aniversario de la sociedad humanista. Salvador Velilla sostiene, exactamente como la Sociedad Vasca de Onomástica, que Toloño y Cantabria son dos referentes claramente diferenciados geográfica e históricamente, cada uno con su nombre y circunstancias históricas propias, conviviendo con buena salud y en perfecta armonía hasta que, por razones que son difíciles de comprender, nos han presentado a uno de ellos (Toloño) como genuino y al otro (Cantabria) como exógeno e impuesto. Pretender superponer un nombre sobre el otro es, por tanto, ilegítimo y un atentado contra el patrimonio onomástico del país y de sus gentes, tal como lo expresó la Sociedad Vasca de Onomástica en un comunicado.

La conferencia tendrá lugar en el palacio Europa, en la sala Micaela Portilla, el día dicho a las 19.30 de la tarde.

Os animamos a todas y todos a acudir

Barakaldoko Izen Zaharrak jardunaldien 1. saioaren kronika

◆ Atzo, apirilak 14, errepublikaren egunean, Barakaldoko Izen Zaharrak jardunaldien lehendabiziko saioa burutu genuen. Aurkezpen txiki batean esker ona erakutsi zitzaien, Barakaldoko Udal Artxiboko emakumeei, Udaleko Kultura arloari oro har eta  Esuskara Zerbitzuari partikularki, Sasiburu elkarteari eta proiektuan laguntza eman eta ematen duten guztiei. Proiektuaren historia labur bat eta etorkizunean egin beharrekoen birpasa bat egin zen denborarik galdu gabe hitzaldiei paso emateko.

Ayer, 14 de abril, día de la república, celebramos la primera sesión de las jornadas Viejos Nombres de Barakaldo. En una pequeña presentación se les mostró el agradecimiento a las mujeres del Archivo Municipal de Barakaldo al Área de Cultura en general y al Servicio de Euskera en particular, a la asociación Sasiburu y a todas y todos los que han hecho y hacen su aportación a este proyecto. Se hizo un breve historia del proyecto y un repaso de los trabajos pendientes para dar paso sin perder más tiempo a las conferencias.

Carlos-meatzezCarlos Glaria meategien izenez solasean

◆ Carlos Glaria mintzatu zitzaigun lehenik Barakaldoko megintzaz eta meategiez, hauen izenez eta hauek kokatuta zeuden parajeenez. Honen ostean Ander Rosek El Regato auzoaren euskarazko izena aurkitzeko ahaleginen azterketa egin zuen, hauek orain arte zergatik huts egina zuten eta “Regato de Eskauritza” nola ezkutatzen zitzaigun eta horretara nola heldu garen azalduz. Ondoren, Iñigo Rementeriak deituren eta etxeen artean dauden loturez hitz egin zuen, arlo horretan urtetan burutu duen lanaren berri emanez eta Barakaldorako zer nolako emaitzak lortu dituen erakutsiz. Dozenaka deitura dira XVI. mendean testatu ahal izan dituenak eta eskukada batzuk XV.era atzeratzea lortu dituenak.

En primer lugar nos habló Carlos Glaria sobre la minería y las minas de Barakaldo, sobre los nombres y el de los parajes en que estaban ubicadas estas. Después Ander Ros ofreció un análisis  de los intentos habidos para encontrar el nombre original  del barrio del Regato, explicando el porqué de su fracaso, cómo y dónde se escondía el nombre y cómo hemos llegado hasta el perdido “Regato de Eskauritza”. A continuación, Iñigo Rementeria habló sobre la relación entre caserío y apellido, mostrando el trabajo que durante años ha llevado a cabo en ese campo y mostrando los resultados que ha obtenido para Barakaldo. Ha podido datar docenas de apellidos para el siglo XVI y unos cuantos puñados los ha podido retrotraer hasta el XV.

Ander-RegatozAnder Ros El Regato izenaren gorabeherak azaltzen

◆ Hiru hitzaldi hauekin indarrak berreskuratzeko atsedenaren eta otamenaren ordua heldu zen. Ondoren, Jaime Cortázar Barakaldoko kaleen sorrerez eta hasiera hartako kale izenen zergatiez solastatu zen. Barakaldoko kaleei buruzko bere liburuak jarraipena izango duela gaztigatu zigun eta horretarako elkarlana eskatu eta eskaini zuen. Bittor Pascualek itxi zuen hitzaldien txanda, XVI. mendeko onomastikari gainbegirada bat eginda. Mende horretako onomastika interesgarria jasotzeko zailtasunak azaldu zituen batetik eta zailtasun hori txiki uzten duten emaitzen oparotasuna erakutsi zuen bestetik.

Iñigo DeiturezIñigo Rementeria baserrien eta deituren arteko loturak ilustratzen

Con estas tres charlas llegó la hora del descanso y del aperitivo para reponer fuerzas. A continuación Jaime Cortázar se explayó sobre el origen de las calles de Barakaldo y sobre el porqué de los nombres de la primeras de ellas. Nos hizo saber que su libro sobre las calles de Barakaldo tendrá continuación y pidió y ofreció trabajo colaborativo para ello. Bittor Pascual cerró el turno de las conferencias con un repaso a la onomástica barakaldesa del siglo XVI. Expuso por una parte las dificultades para recoger la interesante onomástica de este  siglo y por otra mostró la exuberancia de los resultados que dejan pequeñas a aquellas.

Jaime Cortázar bere hitzaldiari hasiera emanezJaime-kaleez

◆ Denboraz estu genbiltzalako, Jose Alfonso Antequerak Barakaldoko onomastikaren iturriak azaldu behar zituen hitzaldia bigarren jardunaldirako atzeratu zen eta solasaldira jo genuen berandu gabe. Hainbat duda argitu eta hainbat kontu zabaltzeko aukera izan genuen bertan. Bazkari txiki batez asaskatu gine ondoren, hurrengo larunbatean egingo dugun bazkari handiaren aurrekari.

A causa del retraso acumulado, retrasamos la última charla programa en la que José Alfonso Antequera iba a exponer las fuentes para la onomástica de Barakaldo para pasar sin más dilación al coloquio. En este se aclararon algunas dudas y hubo ocasión para profundizar en otros aspectos. Después nos relajamos en pequeña comida, precedente de la grande que disfrutaremos el próximo sábado,

Bittor-XVIazBittor Pascual bere aurkezpenari hasiera ematen

◆ Hurrengo larunbatean, hilak 21, Xabier Gonzálezek zabalduko du saioa. Filologo santurtziarrak Barakaldoko onomastikan, toponimian bereziki, elementu “enkartatuak” duen garrantzia eta hau zein den azalduko dizkigu. Jarraitzeko, Txeru García Izagirre toponimia eta lexikoaren loturaz mintzatuko zaigu eta Ander Rosek Barakaldo izen misteriotsuaren jatorriari beste buelta bat emango dio, ustezko *Marakaldo batetik abiatuta. Hitzaldien zikloa ixteko hain beharrezkoak ditugun emakumeen eta gaztetasunaren ordua izango dugu. Elena Fernandezek Barakaldoren historia “ezizendatua” erlatatuko digu, horren bidez orain arte aurkitu ditugun ezizen edo goitizen ugariren berri emateko, eta Nagore Aranagak Barakaldokok XX. mendearen lehen erdialdean izan zituen kirol taldeen izenak berraurkitzen lagunduko digu.

El próximo sábado, 21 de abril, Xabier González abrirá la sesión. El filólogo santurtziarra nos explicará la importancia del elemento “encartado” en la onomástica, especialmente en la toponimia, y en qué consiste este. Para proseguir, Txeru García Izagirre nos hablará sobre la relación entre léxico y toponimia y Ander Ros le dará otra vuelta al enigmático nombre Barakaldo, partiendo de un hipotético *Marakaldo. Para cerrar el ciclo de conferencias, nos llegará la hora de las mujeres y la juventud de las que tan necesitados estamos. Elena Fernandez nos relatará la historia “apodada” de Barakaldo para mostrarnos a través de ella abundantes apodos que hemos encontrado hasta ahora y Nagore Aranaga nos ayudará a reencontrar los nombres de los equipos deportivos que Barakaldo tuvo en la primera mitad del siglo XX.

Hurrengo larunbateko saioaren egitarauaegitarauaz

◆ Jardunaldiak izenek eskaintzen dituzten aukerei eta hauek eskatzen dituzten mugei buruzko tailer batek itxiko ditu. Orain kale baina jatorriz paraje izena zen “Pormetxeta” enigmatikoa azterbide hartuz.

Cerrará las jornadas un pequeño taller sobre las posibilidades que ofrecen y los límites que exigen los nombres, tomando de muestra el enigmático nombre “Pormetxeta”, hoy calle antes paraje.

◆ Hitzaldi gaiez nabarrak, kopuruz ugariak eta iraupenez laburrak proposatu ziren guretzat berria zen formatu interesgarri batean. Berritasunak inprobisatu beharragatik sorturiko akatsen ordaina du baina hurrengoetako ikasitakoak merezi izan zuelakoarekin geratzen gara pozik, hurrengo larunbateko hitzaldien egarriz eta irrikaz.

Se propusieron conferencias variadas en tema, abundantes en cantidad y breves en duración, en un interesante formato que era novedoso para nosotros. La novedad tiene el coste de los errores producto de la obligada improvisación pero nos quedamos con la satisfacción de que lo aprendo ha merecido la pena, con ansias y ganas de las conferencias del próximo sábado.

Barakaldoko Izen Zaharrak / Viejos Nombres de Barakaldo

Barakaldoko Izen Zaharrak (BIZ) proiektuaren barruko 1. Onomastika Jardunaldiak atetan ditugu, apirilaren 14an, larunbatarekin, izango baita lehendabiziko saioa. Bigarren saioa, beste bost hitzaldi eta tailer batekin, apirilaren 21ean burutuko da. Momentuz, lehendabiziko saioaren egitaraua uzten dizuegu bistan eta egitarau osoa deskargatzeko moduan. Formato laburreko aurkezpenak izango dira, ondoren, parte hartzaileen interesen arabera luzatuko eta sakonduko direnak. Publiko zabalari modu ulergarrian 2.000 ordu pilatu duten lan zientifikoak helaraztea da helburua, adituak ere ahaztu gabe. Exigitu beharreko gutxieneko zorroztasunarekin beti erabili ez den gai baten zabalkunde zientifikoa egiteko erronka hartzen dugu geure gain. Hurrengo egunotan ponentziak aletuko dizkizuegu.

Gonbidaturik zaudete denok. Beso zabalik itxaroten zaituztegu!

weberakoa

Tenemos a las puertas las 1as Jornadas de Onomástica del proyecto Viejos Nombres de Barakaldo. El próximo sábado, 14 de abril, tendrá lugar la primera sesión. La segunda, con otras cinco ponencias y un taller, se celebrará una semana después, el 21 de abril. De momento os dejamos a la vista el programa de la primera sesión y el programa completo en modo descarga. Las presentaciones serán de formato corto, para que después puedan ser alargadas y profundizadas según el interés de los participantes. Se trata de hacer llegar al gran público de un modo accesible trabajos científicos, con 2.000 horas de trabajo acumuladas, que pueden interesar igualmente al especialista. Asumimos el gran reto de hacer divulgación científica de un tema que no siempre ha sido tratado con el rigor mínimo exigible. Los próximos días os iremos desgranando las diferentes ponencias.

Estáis todas y todos invitados. ¡Os esperamos con los brazos abiertos!

Asanblada Orokorra burutu du OEak | La SOV celebró su Asamblea General

Atzo, martxoak24, OEak bere Asanblada Orokorra burutu zuen EHko Meatzaritzaren Museoan Gallartan.
Arauzkoez gain, museoa bisitatu, zuzendaritza taldea berritu, Ricardo Cierbide omenaldi xumea egin eta Onomastikaria aldizkaria aurkeztu zen. OEaren bigarren urteurrena ospatzeko, bazkari-lege ederra egin genuen Meaztegi Golf jatetxean.
Elkarteburu berria Juan Karlos Lopez-Mugartza izango da, Ander Rosek elkarteburu ordetza beteko du eta Mikel Belaskok idazkaritza. Salvador Velillak diruzaina izaten jarraituko du.
OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Ayer, 24 de marzo, la SVO de celebró su Asanblea General en el Museo de la Minería del PV en Gallarta.
Además de los preceptivos, visitamos el museo, renovamos el equipo directivo, le rendimos un sencillo homenaje a Ricardo Cierbide nuestro presidente recientemente fallecido y presentamos las revista Onomastikaria. Para celebrar el segundo aniversario de la SOV, dimos buena cuenta de un exquisito menú en el Meaztegi Golf.
El nuevo presidente será Juan Karlos Lopez-Mugartza, Ander Ros ostentará la vicepresidencia y Mikel Belasko la secretaría. Salvador Velilla seguirá como tesorero.

Onomastika Elkartearen asanblada orokorra

Ricardo Cierbideren galera latzaren ondoren, berak utzitako kargua berriztea dugu erronketariko bat. Horretarako martxoaren 24an, larunbatarekin, egingo dugun urteko asanblada orokorra baliatuko dugu. Denok berriro elkar ikusteko eta aurpegi berriak ezagutzeko parada polita dugu. Hori buruan, ezin ahaztuzko egunpasa atsegina egiteko egitaraua prestatu dugu. Ricardori omenaldi xume bat egingo diogu, Onomastikaria aldizkaria aukeztuko dugu eta asanblada orokorra egingo. Goiza are entretinagarriagoa egiteko asanblada Mea­tza­ritzaren museoan, Gallartan, egingo dugula aprobe­txatuta, berau ezagutuko dugu eta, eguraldia lagun, Euskal Herriko meatzagin­tzaren bihotza izan zenetik pasiera egingo dugu bazkaldu aurretik. Otordua, bertako Meaz­tegi Golf jatetxean egingo dugu. Denok gonbidatuta zaudete, anima zaitezte!

Kartela

Después de la dura pérdida de Ricardo Cierbide, renovar su cargo es uno de los retos a afrontar. Para ello aprovecharemos la asamblea general anual que celebraremos el 24 de marzo, sábado. Tenemos una bonita jornada para vernos y conocer nuevas caras. Con ese ánimo, hemos preparado una agradable jornada de esas de no perderse. Le haremos un pequeño homenaje a Ricardo, presentaremos la revista Onomastikaria y celebra­remos la asamblea. Para hacer la matinal más entretenida, aprovechando que la Asamblea la celebramos en el Museo de la Minería, en Gallarta, conoceremos este y, si nos acompaña el tiempo, para ir abriendo el apetito daremos un paseo por el corazón del viejo corazón minero del País Vasco. Comeremos en Meaztegi Golf.

Estáis todos y todas invitados. !Animaros¡